Bizkaia Gernika Rugbyk Europa mailako Amlin Challenge Cup-a jokatuko du datorren denboraldian, Quesos Entrepinaresek eta Ampo Ordiziak Europan jokatzeko txartelari uko egin ostean. Txapelketa horretan parte hartzea «oso garrantzitsua» izango da taldearentzat, Marcos Larrauri Bizkaia Gernika Rugbyko managerraren esanetan. Gainera, Gernika-Lumoko, Bizkaiko eta Euskadiko errugbiarentzat be garrantzitsua izango dela uste du. Horregatik, «aprobetxatu beharra dagoen aukera» bat dela dio Larraurik. «Txapelketan parte hartzeko erabakia hartu dugu, baina ez dugu inolako zorakeriarik egingo». Taldeko managerrak dioenez, «denbora dexente» hartu dute Europan jokatu ala ez erabakitzeko; denbora horretan parte hartzearen alde onak eta txarrak begiratu dituztela dio. Bestalde, Larrauriren ustez, «Europako maila oneneko jokalariak» lehiatuko dira txapelketa horretan; horregatik, errugbilari batentzat bertan parte hartzea «asko» dela dio. Hartara, taldeko jokalariak «oso pozik» egon beharko lirateke Larrauriren ustez; izan be, tankera horretako aukerak «gutxitan» izaten dira bizian. Beldurrik barik zelaira Hala, gernikarrek Perpignan (Frantzia), Worcester Warriors (Erresuma Batua) eta Femo-CZ VEA Rovigo (Italia) taldeen aurka jokatuko dute Amlin Challenge Cup-en. Larraurik azaldu bezala, talde horiek Gernika-Lumokoen liga baino «askoz gorago» aritzen dira. Izan be, azaldu duenez, «aurkarien aurrekontua osoa handia izaten da urtero, eta, gainera, nazioarteko hainbat jokalari be badituzte taldean». Horregatik, «errespetu handiz» ikusten dituzte aurkariak; dena den, «inongo beldurrik barik». Bitartean, [...]
Morgako herritarrek Meakaur auzoko frontoian jokatzeko aukera izango dute, aurrerantzean. Frontoiko hormak eta lurzorua egoera txarrean zeudela eta, Morgako Udalak pilotalekua barrizteko lanak hasi zituen iaz, eta gaur inauguratu dute auzoko kirol a...
Maier Taldeak Italiako Cromoplastica enpresa erosi du “hazten jarraitzeko helburuagaz”. Cromoplastica enpresak plastikozko automobilgintza pieza kromatuak egiten ditu arrakasta handiagaz, eta Maierretik azaldu dutenez, “erosketa erren...
1912. urteko abuztuaren 12an hil ziren 143 arrantzaleak omendu guran, egitarau zabala antolatu du Bermeoko Udalak. Gaur goizean aurkeztu dute Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek eta Aingeru Astui Kultura zinegotziak 1912ko Galerna gogoratzeko herrian egingo diren ekitaldiak. Matxitxakoko lurmuturretik 45 milatara arrantzan zeuden 143 arrantzale hil ziren galerna haretan, horietatik 116 bermeotarrak ziren, gainontzekoak, Elantxobekoak, Lekeitiokoak eta Ondarroakoak ziren, hain zuzen be. Bermeoko alkateak adierazi legez, «1912ko galerna XX.mendeko lan istripurik handiena izan zen gure mugetan. Hori dela eta, ehun urte betetzen direnean, Bermeoko herriak arrantzale guzti horiei eta euren bizia aurrera atera behar izan zuten familiei omenaldi bat egin gura die». Haren hitzetan, hainbat izan ziren galernaren eraginez egoera ekonomiko larrian gelditu ziren familiak. Horiek guztiak omentzeko antolatu dituzte jarduerak, «herriak zor bat baitu guztiekin». Bihartik aurrera Barikuan bertan, 11:00etan, Josune Ariztondo, kultura Foru Diputatuak Galerna 1912-2012 erakusketa aurkeztuko du Bermeoko Arrantzaleen Museoan. Hurrengo ekitaldia abuztuaren 3an izango da. Egun horretarako mahai-inguru bat antolatu dute Arrantzaleen Museoan. Galernak literatutaran eta ikus-entzunezkoetan izan duen eraginaren inguruan mintzatuko dira. Bertan, galernaren inguruko lan ezberdinak egin dituzten herritarrak parte hartuko dute: Jabi Elortegik, Alberto Bilbaok, Jon Kepa Iradik eta Josu Munitizek. Gainera, galernaren inguruan Norez eta Egunoff Bermeoko rock taldeek egin dituzten bi [...]