Hainbat jarduera antolatu ditu Bermeoko Udalak Galernaren mendeurrenerako
1912. urteko abuztuaren 12an hil ziren 143 arrantzaleak omendu guran, egitarau zabala antolatu du Bermeoko Udalak. Gaur goizean aurkeztu dute Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek eta Aingeru Astui Kultura zinegotziak 1912ko Galerna gogoratzeko herrian egingo diren ekitaldiak. Matxitxakoko lurmuturretik 45 milatara arrantzan zeuden 143 arrantzale hil ziren galerna haretan, horietatik 116 bermeotarrak ziren, gainontzekoak, Elantxobekoak, Lekeitiokoak eta Ondarroakoak ziren, hain zuzen be. Bermeoko alkateak adierazi legez, «1912ko galerna XX.mendeko lan istripurik handiena izan zen gure mugetan. Hori dela eta, ehun urte betetzen direnean, Bermeoko herriak arrantzale guzti horiei eta euren bizia aurrera atera behar izan zuten familiei omenaldi bat egin gura die». Haren hitzetan, hainbat izan ziren galernaren eraginez egoera ekonomiko larrian gelditu ziren familiak. Horiek guztiak omentzeko antolatu dituzte jarduerak, «herriak zor bat baitu guztiekin». Bihartik aurrera Barikuan bertan, 11:00etan, Josune Ariztondo, kultura Foru Diputatuak Galerna 1912-2012 erakusketa aurkeztuko du Bermeoko Arrantzaleen Museoan. Hurrengo ekitaldia abuztuaren 3an izango da. Egun horretarako mahai-inguru bat antolatu dute Arrantzaleen Museoan. Galernak literatutaran eta ikus-entzunezkoetan izan duen eraginaren inguruan mintzatuko dira. Bertan, galernaren inguruko lan ezberdinak egin dituzten herritarrak parte hartuko dute: Jabi Elortegik, Alberto Bilbaok, Jon Kepa Iradik eta Josu Munitizek. Gainera, galernaren inguruan Norez eta Egunoff Bermeoko rock taldeek egin dituzten bi [...]
1912. urteko abuztuaren 12an hil ziren 143 arrantzaleak omendu guran, egitarau zabala antolatu du Bermeoko Udalak. Gaur goizean aurkeztu dute Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek eta Aingeru Astui Kultura zinegotziak 1912ko Galerna gogoratzeko herrian egingo diren ekitaldiak.
Matxitxakoko lurmuturretik 45 milatara arrantzan zeuden 143 arrantzale hil ziren galerna haretan, horietatik 116 bermeotarrak ziren, gainontzekoak, Elantxobekoak, Lekeitiokoak eta Ondarroakoak ziren, hain zuzen be. Bermeoko alkateak adierazi legez, «1912ko galerna XX.mendeko lan istripurik handiena izan zen gure mugetan. Hori dela eta, ehun urte betetzen direnean, Bermeoko herriak arrantzale guzti horiei eta euren bizia aurrera atera behar izan zuten familiei omenaldi bat egin gura die». Haren hitzetan, hainbat izan ziren galernaren eraginez egoera ekonomiko larrian gelditu ziren familiak. Horiek guztiak omentzeko antolatu dituzte jarduerak, «herriak zor bat baitu guztiekin».
Bihartik aurrera
Barikuan bertan, 11:00etan, Josune Ariztondo, kultura Foru Diputatuak Galerna 1912-2012 erakusketa aurkeztuko du Bermeoko Arrantzaleen Museoan.
Hurrengo ekitaldia abuztuaren 3an izango da. Egun horretarako mahai-inguru bat antolatu dute Arrantzaleen Museoan. Galernak literatutaran eta ikus-entzunezkoetan izan duen eraginaren inguruan mintzatuko dira. Bertan, galernaren inguruko lan ezberdinak egin dituzten herritarrak parte hartuko dute: Jabi Elortegik, Alberto Bilbaok, Jon Kepa Iradik eta Josu Munitizek. Gainera, galernaren inguruan Norez eta Egunoff Bermeoko rock taldeek egin dituzten bi abestiak be egun horretan aurkeztuko dituzte.
Halanda be, abuztuaren 10ean, 11an eta 12an izango dira ekimen garrantzitsuenak.
Herri antzerki musikala
Abuztuaren 10ean galernan hil zirenak omenduko dituzte eta lora eskaintza be egingo dute 13:30ean portuzarrean. Arratsaldean hitzaldia egongo da Arrantzaleen Museoan.
Abuztuaren 11n, 13:30eatik aurrera itsasontzi tradizionalen topaketa egongo da portuan; erakusteaz gain, maniobrak be egingo dituzte. Abuztuaren 12an be erakustaldi berdina ikusi ahalko da. Arratsaldean Alberto Bilbaok egin duen Bermeo 1912 film laburraren aurkezpen bikoitza egingo dute Nestor Basterretxea Aretoan.
21:30ean, bestalde, Diego Soroa arkitektoak prestatu duen Autopoetika argi ikuskizuna izango da. Horrek hil ziren 143 arrantzaleen bizitza eta euren galtzearen sentimendua aurkeztuko du eta herriko hainbat tokitik ikusi ahalko dela azaldu dute, besteak beste, Baztarretik, olatu-hormatik, Talatik edo Lameranpuntatik. Izan be, Frantxuen Haitzak eta olatu-hormaren erdialdean izango da, itsasoan. Ordu berdinean izango da ikusgai berriro hurrengo egunean.
Egun horretan be, Galerna herritarrek protagonista diren antzerki musikala aurkeztu eta antzeztuko da. Portuko elur fabrikaren ondoan izango da 22:00etan. Carlos Panerak zuzendutako antzezlana da eta 100 bermeotar inguruk parte hartzen dutela esan du Bidegurenek. Ander Oleagaren bertsoak herriko abestiekin egokituta abestuko dira antzezlanean. «Ikuskizun benetan polita izango da», dio Bidegurenek.
«Herritarrek 1912ko abuztuaren 12an herrian gertatutakoa antzeztuko dute, familiak protagonistak izanik». Adin guztietako herritarrek parte hartzen dute antzezlanean eta «borondatezko lan bat dela» nabarmendu du, gainera. Hori dela eta, eurak egiten ari diren lan «garrantzitsua» eskertu gura izan die, «eskainiko duten ikuskizuna harrigarria izango delako».
Galernaren mendeurrenaren egunean be goizetik hasiko dira antolatutako jarduerak. 12:00etan, 1912ko galernan galdu zirenen aldeko oroimen meza izango da, Bermeoko Abesbatzak abestuta, Jose Ramon Rodriguez Vadillo organistaren laguntzarekin.Arratsaldean, barriz, 20:00etan Jabi Elortegik egin duen Galerna, ekaitza ezaguna dokumentala aurkeztuko dute Nestor Basterretxea aretoan. Ordu bardinean txistulariak ibiliko dira portuzarretik kalejiran eta 21:30ean, urtero legez, itsas prozesio isila egingo dute.
Izarak krespoi baltzekin
Bermeoko Udalak abuztuaren 11n eta 12an etxeetako balkoietan izarak krespoi baltzekin ipintzeko eskaera luzatu die herritarrei; galernan hildakoak gogoratzeko. Bestalde, galernaren mendeurren egunean, kalera sasoiko jantziekin irteteko deia be egin die bermeotareei. Azkenik, Bermeoko alkateak pertsona guztiak gonbidatu ditu antolatu diren ekimen ezberdinetan parte-hartzera.
Gaur aurkeztutakoak udan egingo diren jarduerak direla zehaztu du Aingeru Astui Kultura zinegotziak. Izan be, urrian, 1912ko galerna oroitzen jarraituko dutela azaldu du Bermistorianen baitan.
Urrian, beraz, galernaren aspektu guztiak aztertuko dituzte hitzaldi sorta batean. Astuik lau hitzaldi egongo direla aurraratu du: 1912ko Bermeo zelakoa zen, orduan egiten zuten arrantza mota, galernaren azterketa meteorologikoa eta harek ekarri zituen ondorioak izango dituzte berbagai, hain zuzen be.