Basurdeak, Europara
Bizkaia Gernika Rugbyk Europa mailako Amlin Challenge Cup-a jokatuko du datorren denboraldian, Quesos Entrepinaresek eta Ampo Ordiziak Europan jokatzeko txartelari uko egin ostean. Txapelketa horretan parte hartzea «oso garrantzitsua» izango da taldearentzat, Marcos Larrauri Bizkaia Gernika Rugbyko managerraren esanetan. Gainera, Gernika-Lumoko, Bizkaiko eta Euskadiko errugbiarentzat be garrantzitsua izango dela uste du. Horregatik, «aprobetxatu beharra dagoen aukera» bat dela dio Larraurik. «Txapelketan parte hartzeko erabakia hartu dugu, baina ez dugu inolako zorakeriarik egingo». Taldeko managerrak dioenez, «denbora dexente» hartu dute Europan jokatu ala ez erabakitzeko; denbora horretan parte hartzearen alde onak eta txarrak begiratu dituztela dio. Bestalde, Larrauriren ustez, «Europako maila oneneko jokalariak» lehiatuko dira txapelketa horretan; horregatik, errugbilari batentzat bertan parte hartzea «asko» dela dio. Hartara, taldeko jokalariak «oso pozik» egon beharko lirateke Larrauriren ustez; izan be, tankera horretako aukerak «gutxitan» izaten dira bizian. Beldurrik barik zelaira Hala, gernikarrek Perpignan (Frantzia), Worcester Warriors (Erresuma Batua) eta Femo-CZ VEA Rovigo (Italia) taldeen aurka jokatuko dute Amlin Challenge Cup-en. Larraurik azaldu bezala, talde horiek Gernika-Lumokoen liga baino «askoz gorago» aritzen dira. Izan be, azaldu duenez, «aurkarien aurrekontua osoa handia izaten da urtero, eta, gainera, nazioarteko hainbat jokalari be badituzte taldean». Horregatik, «errespetu handiz» ikusten dituzte aurkariak; dena den, «inongo beldurrik barik». Bitartean, [...]
Bizkaia Gernika Rugbyk Europa mailako Amlin Challenge Cup-a jokatuko du datorren denboraldian, Quesos Entrepinaresek eta Ampo Ordiziak Europan jokatzeko txartelari uko egin ostean.
Txapelketa horretan parte hartzea «oso garrantzitsua» izango da taldearentzat, Marcos Larrauri Bizkaia Gernika Rugbyko managerraren esanetan. Gainera, Gernika-Lumoko, Bizkaiko eta Euskadiko errugbiarentzat be garrantzitsua izango dela uste du. Horregatik, «aprobetxatu beharra dagoen aukera» bat dela dio Larraurik.
«Txapelketan parte hartzeko erabakia hartu dugu, baina ez dugu inolako zorakeriarik egingo». Taldeko managerrak dioenez, «denbora dexente» hartu dute Europan jokatu ala ez erabakitzeko; denbora horretan parte hartzearen alde onak eta txarrak begiratu dituztela dio.
Bestalde, Larrauriren ustez, «Europako maila oneneko jokalariak» lehiatuko dira txapelketa horretan; horregatik, errugbilari batentzat bertan parte hartzea «asko» dela dio.
Hartara, taldeko jokalariak «oso pozik» egon beharko lirateke Larrauriren ustez; izan be, tankera horretako aukerak «gutxitan» izaten dira bizian.
Beldurrik barik zelaira
Hala, gernikarrek Perpignan (Frantzia), Worcester Warriors (Erresuma Batua) eta Femo-CZ VEA Rovigo (Italia) taldeen aurka jokatuko dute Amlin Challenge Cup-en. Larraurik azaldu bezala, talde horiek Gernika-Lumokoen liga baino «askoz gorago» aritzen dira. Izan be, azaldu duenez, «aurkarien aurrekontua osoa handia izaten da urtero, eta, gainera, nazioarteko hainbat jokalari be badituzte taldean». Horregatik, «errespetu handiz» ikusten dituzte aurkariak; dena den, «inongo beldurrik barik». Bitartean, «adi» izango dira euretariko norbaitek akatsen bat egiten duela ikusteko, eta, hartara, euren aukera aprobetxa dezaten. Basurdeek euren azken partidua izango bailitzan zelairatuko direla aitortu du Larraurik.
Txapelketa urrian 11n hasiko da, eta hilabetero bi partida jokatuko dituzte talde parte hartzaileek. Hala, ligaxkaren barruan, gutxienez, hiru partida jokatuko dituzte Urbietan.