Bermeoko Udalak Busturialdeko Ur Partzuergoan sartzea onartu du osoko bilkuran
Bermeoko Udalak Busturialdeko Ur Partzuergoan (BUP) sartzeko erabakia onartu du gaur goizeko osoko bilkuran. Eusko Alderdi Jeltzaleko (EAJ) zinegotziek, aldiz, kontrako botoa emon diote erabakiari. Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek atzo esan legez, «etorkizunari begira ura eta saneamenduaren kudeaketarako pauso garrantzitsu bat emoten ari gara». Aukerarik onena udal gobernuaren arabera, kudeaketa hori beste herri batzuekin batera egitea da eta horretarako bi aukera zeudela nabarmendu du Bidegurenek: Busturialdeko Ur Partzuergoa edota Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa. «Biek eskaintzen zituzten baldintza ekonomikoak aztertu ondoren, BUPen sartzea erabaki dugu, aukera egokiena delako», adierazi du. Kudeaketa kontrolatzea Bermeoko alkateak nabarmendu duen moduan, «Busturialdeko Ur Patzuergoak, azken finean, Bermeoko Udalari bere eskuduntza den uraren kudeaketa kontrolatzea bermatuko dio, Bermeok Patzuergo horretan ordezkaritza garrantzitsua izango baitu, eta herriaren tamaina kontuan hartuta, erabaki gaitasuna be garrantzitsua izango delako». Horrela izanik, udalak ur zerbitzu «on» bat emotea bermatuko duela jakinarazi dute. Bestalde, erabakia «eskualdearen aldeko apustua» be badela esan dute. «Bermeo Busturialdearen parte da eta hemen egotea aukerarik logikoena da». 6 hileko trantsizio fasea Lehenengo sei hilabeteak trantsizio fasea izango direla azaldu dute, hau da, udalak orain arte moduan kudeatuko du ura. «Hilabete hauetan bata bestearengandik ikasi beharko dugu, guk orain arte egin dugun moduan egin beharko dute horiek be, [...]
Bermeoko Udalak Busturialdeko Ur Partzuergoan (BUP) sartzeko erabakia onartu du gaur goizeko osoko bilkuran. Eusko Alderdi Jeltzaleko (EAJ) zinegotziek, aldiz, kontrako botoa emon diote erabakiari. Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek atzo esan legez, «etorkizunari begira ura eta saneamenduaren kudeaketarako pauso garrantzitsu bat emoten ari gara». Aukerarik onena udal gobernuaren arabera, kudeaketa hori beste herri batzuekin batera egitea da eta horretarako bi aukera zeudela nabarmendu du Bidegurenek: Busturialdeko Ur Partzuergoa edota Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa. «Biek eskaintzen zituzten baldintza ekonomikoak aztertu ondoren, BUPen sartzea erabaki dugu, aukera egokiena delako», adierazi du.
Kudeaketa kontrolatzea
Bermeoko alkateak nabarmendu duen moduan, «Busturialdeko Ur Patzuergoak, azken finean, Bermeoko Udalari bere eskuduntza den uraren kudeaketa kontrolatzea bermatuko dio, Bermeok Patzuergo horretan ordezkaritza garrantzitsua izango baitu, eta herriaren tamaina kontuan hartuta, erabaki gaitasuna be garrantzitsua izango delako».
Horrela izanik, udalak ur zerbitzu «on» bat emotea bermatuko duela jakinarazi dute. Bestalde, erabakia «eskualdearen aldeko apustua» be badela esan dute. «Bermeo Busturialdearen parte da eta hemen egotea aukerarik logikoena da».
6 hileko trantsizio fasea
Lehenengo sei hilabeteak trantsizio fasea izango direla azaldu dute, hau da, udalak orain arte moduan kudeatuko du ura. «Hilabete hauetan bata bestearengandik ikasi beharko dugu, guk orain arte egin dugun moduan egin beharko dute horiek be, beraz, gauzak pausoz-pauso egin gura ditugu, ardurarekin, eta beti be, herritarrentzat onena dena bilatzen», esan du Bidegurenek.
2010. urtean BUPekin sinatutako hitzarmena bertan behera utzi zuen abenduan Bermeoko Udalak, «ordaintzen ziren prezioak bidegabekoak zirelako». Hitzarmen hori, beraz, ekainaren 30ean amaitutzat emon zuten eta Udalak erabaki bat hartu behar izan duela adierazi dute, «batez be kontuan hartuta 2013. urtera begira, saneamendu kostea asko igoko dela Bermeon, Lamiarango araztegia erabiltzen hasiko delako».
Bermeoko EAJk, barriz, BUPera sartzeko erabakiaren aurka bozkatu du. Horiek atzoko udalbatzarrean azaldu moduan, datorren urtetik aurrera uraren tarifek gora egingo dute. Tabernen eta dendarien kasuan hiruhileko 60 euro gehiago ordainduko dituztela jakinarazi dute EAJkoek eta industriek %151,35 gehiago. Hortaz, «merkeagoa izango dela esateak eta gero tarifak garestiagoak izateak erantzukizuna duela» diote. Bestalde, Busturialdeko Ur Partzuergoak likidezia egin beharko balu, Bermeok karga handia izango lukeela diote, «erabiltzaile kopurua kontuan izanik».
EAJren arabera, «BUPen sartzearena erabaki politikoa dela argi dago». Horien ustez, hobeto aztertu beharko litzatekez Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren tarifak.
Ura eta saneamendua batera
BUPen sartu zein ez sartu datorren urtean uraren tarifak gora egingo duela zehaztu du Bidegurenek, ura ordaintzeaz gain saneamendua be ordaindu behar delako, alegia. «Zerbitzu hobea eskainiko da, eta beraz, denon artean ordaindu beharko dugu».
Tarifen gainean esan zutenez, «ur asko kontsumitzen duten horiek nabarituko dute diferentzia, kontsumoarekin batera igoko baitira prezioak. Ur gutxi erabiltzen dutenek, barriz, ez dute aldirik nabarituko. Uraren erabileraz kontzientzia hartu behar da». Halan da be, behin BUP barruan egonda, tarifak negoziatu ahalko dituztela azaldu zuten.