Londresetik Espainiara eroan dute Eneko Goieaskoetxea
Eneko Goieaskoetxea busturiarra barikuan estraditatu zuten, Londresko epaileen baimenagaz. Izan be, espainiaratzearen kontra Goieaskoetxeak jarritako azken helegitea atzera bota zuen Auzitegi Gorenak, ekainean. 2011ko uztailean atxilotu zuten Eneko Goi...
Eneko Goieaskoetxea busturiarra barikuan estraditatu zuten, Londresko epaileen baimenagaz. Izan be, espainiaratzearen kontra Goieaskoetxeak jarritako azken helegitea atzera bota zuen Auzitegi Gorenak, ekainean.
2011ko uztailean atxilotu zuten Eneko Goieaskoetxea, Cambridgen (Erresuma Batua). Zortzi euroagindu emon zituen Espainiak hura atxilotzeko, eta guztira 15 dira Espainiako Auzitegi Nazionalak haren kontra aurkeztu dituen delituak.