Madalen egunak zapore mingotza utzi du aurten. Adingabeko neska batek bortxatu egin dutela salatu zuen astelehen goizaldean. Herrizaingo Sailetik baieztatu dutenez, Ibarrangeluko Laga hondartzan bortxatu zutela salatu zuen neskak. Atzo bertan gizonezko...
Eneko Goieaskoetxea busturiarra barikuan estraditatu zuten, Londresko epaileen baimenagaz. Izan be, espainiaratzearen kontra Goieaskoetxeak jarritako azken helegitea atzera bota zuen Auzitegi Gorenak, ekainean. 2011ko uztailean atxilotu zuten Eneko Goi...
Izaro uhartearen ipar-ekialderantz dauden mugak Bermeorenak direla gogorarazten du urtero Madalen egunak. XVII. mendetik datorren tradizioari eutsiz, Izaro uhartera hurbildu ziren domekan, irlaren goikaldean ikurriña eta Bermeoko bandera jartzeko. Horrez gain, Bermeoren jabegoa adierazteko «honaino heltzen dira Bermeoko ituginak» esanez, Idurre Bideguren Bermeoko alkateak teila bota zuen uretara. 11:00etan hasi zuten eguna bermeotarrek. Santa Eufemia elizan meza entzun ostean itsasontzietara abiatu ziren txistularien kalejirarekin. Tradizio handiko jaia izanik, Madalen eguna «berezia» eta «hunkigarria» dela nabarmendu zuen Bermeoko alkateak itsasontzira igo baino lehen. Nahiz eta haren bigarren urtea izan, «apur bat urduri» zegoela aipatu zuen, gainera. Izan be, aurtongo Madalen egunak berritasun nagusi bat izan du: itsasontzi tradizional bakarrean joan beharrean aisialdirako hiru ontzi txikitan joan baitira. «Horrela, tradizioa mantentzen dugu baina baliabideetan asko aurreztuta», esan zuen. Hainbat ontziren laguntza Halanda be, ez dira izan hiru ontzi bakarrik Izaro irlara hurbildu direnak, herritarrez betetako hainbat ontzik lagundu baitiote udalbatzari. Teila bota ondoren, Elantxobera abiatu ziren. Bertan, Koldo Olagibel Elantxobeko alkateak Bidegurenei emon zion herriko aginte makila, Mundakako alkate Unai Rementeria lekuko zutela. Alkartasuna Dantza Taldekoek egin zioten ohorezko aurreskua eta ondoren dantzaldia hasi zen herriko plazan. Arratsaldean, Elantxobetik bueltan Mundakan egin zuten geldialdia eta Bermeora bueltatu ziren. Sirena hotzarekin sartu ziren [...]