Behin behinean aske utzi dute bermerik ordaindu barik atzo Ertzaintzak atxilotutako gizonezkoa
Madalen egunak zapore mingotza utzi du aurten. Adingabeko neska batek bortxatu egin dutela salatu zuen astelehen goizaldean. Herrizaingo Sailetik baieztatu dutenez, Ibarrangeluko Laga hondartzan bortxatu zutela salatu zuen neskak. Atzo bertan gizonezko...
Madalen egunak zapore mingotza utzi du aurten. Adingabeko neska batek bortxatu egin dutela salatu zuen astelehen goizaldean. Herrizaingo Sailetik baieztatu dutenez, Ibarrangeluko Laga hondartzan bortxatu zutela salatu zuen neskak. Atzo bertan gizonezko bat aurkeztu zen Gernika-Lumoko polizia-etxean, ustez gertatutakoaren bere bertsioa emateko. Ertzaintzak orduan gizonezkoa atxilotu zuen. Dena den, epailearen aurrean deklaratu ostean, behin behinean aske utzi zuten, bermerik ordaindu behar izan gabe.
Salaketa jarri duen neskak gaur deklaratuko du epailearen aurrean.
Hilabete honetan bertan beste emakume batek be sexu eraso bat salatu du. Busturiko San Kristobal auzoko jaietan izan zen erasoa, hilaren 7an. Orduko hartan 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak Busturiko Altamira auzoan.