Santiagoak ospatuko dituzte Kortezubin eta Morgan
Kortezubikoei eta Morgakoei be ailegatu zaie jai giroan murgiltzeko garaia; heldu zaizkie santiagoak. Kortezubiarrek bihartik domekara bitarteko egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango dute; Morgakoek, ostera, zapatuan hasiko dituzte herriko festak eta hilaren 30ean agurtuko dituzte beste urte batez santiagoak.
Jostailuak, arropak, liburuak, diskoak edo kirola egiteko materiala trukatzeko azoka solidarioa hartuko du aurten Kortezubik Santiago jaietan. Horrez gain, izango du zegaz gozatu herritarrak asteburuan; besteak beste, umeentzako jolasak, dantzak, sokatira eta futbolin txapelketak, meza, idi probak eta esku pilota partidak izango dira aukeran.
Morgan, bestalde, zazpi egunetako egitaraua antolatu dute. Domekan, esaterako, sukalki txapelketan parte hartu ahal izango dute herritarrek. Hilaren 28an, bestetik, futbito txapelketa jokatuko dute. Bitartean, mezaz, musikaz eta jolasez gozatu ahal izango da Morgan.
Kortezubi
Uztailak 20
– 19:00etan: Umeen jolasak.
– 20:00etan: Txupina botako dute, eta, ostean, luncha-a, musikaz girotua.
– 20:00etatik 22:00etara: Truke azoka.
Uztailak 21
– 11:30ean: Kortezubiko umeen dantza taldearen eta Itsas-adar dantza taldearen saioak.
– 12:00etan: Zortzi herriren arteko sokatira txapelketa.
-15:00etan: Herri bazkaria.
-16:00etan: Umeen jolasak.
-17:00etatik 20:00etara:Truke azoka.
-18:00etan: Futbolin txapelketa.
-20:00etan:Egan taldeagaz erromeria. Ostean, FM musika eta poteoa.
Uztailak 22
-10:30ean: Meza.
-11:00etan: Ekin esku pilota partidak.
-11:00etatik 14:00etara: Truke azoka.
Uztailak 25
-12:00etan: Meza nagusia.
-17:00etan: Umeen jolasak.
-21:30ean: Idi probak.
Uztailak 26
– 11:00etan: Meza eta hamaiketakoa.
-17:00etan: Umeen jolasak.
Morga
Uztailak 21
– 11:00etatik 13:00etara: Compact-Tiraketa (entrenamendua).
-17:30etik 20:00etara: Compact-Tiraketa (txapelketa).
Uztailak 22. Sukalki txapelketa.
– 10:30etik 11:30era: Izena emotea.
-14:00etatik 14:30era: Kazolen aurkezpena.
-16:30ean: Umeentzako puzgarriak eta goming-a.
-17:00etan: Sari banaketa.
– 17:00etan: Tute txapelketa.
Uztailak 25
-12:00etan: Meza nagusia, eta, ostean, trikitilariak.
Uztailak 26
-12:00etan: Meza, eta, ostean, trikitilariak.
-17:00etan: Umeen jolasak.
Uztailak 27
-22:30ean: Erromeria Boston Jai taldeagaz. Ostean, disko festa.
Uztailak 28
-17:30ean: IX. Futbito txapelketa.
Uztailak 30
-17:00etan: Umeentzako zurezko jokoak.
-21:30ean: Herri afaria.
-23:30ean: Erromeria Trikizio taldeagaz. Dantza txapelketa.