Parot doktrina salatuko dute hitzaldi bategaz Muxikan
Parot Doktrinaren kontrako hilabetearen barruan, Busturialdeko Herrirak hitzaldi bat antolatu du 197/2006 doktrina zer den azaltzeko. Hitzaldia Zubietaerrota eraikinean emongo dute barikuan, eta hizlariak 19:30ean hasiko dira berba egiten. Hizlarieta...
Parot Doktrinaren kontrako hilabetearen barruan, Busturialdeko Herrirak hitzaldi bat antolatu du 197/2006 doktrina zer den azaltzeko. Hitzaldia Zubietaerrota eraikinean emongo dute barikuan, eta hizlariak 19:30ean hasiko dira berba egiten.
Hizlarietako bat Iñako Goioaga Josune Onaindia euskal preso muxikarraren abokatua izango da. Onaindiak 20 urte daramatza preso, eta Parot Doktrinaaren bitartez, hamar urte luzatu diote kartzela zigorra. Goioagagaz batera, Igor Meñika preso ohiak eta Herrira mugimenduko kideak parte hartuko du hitzaldian.