Osoko bilkuretan Ezker Abertzaleak arazoak sortzen dituela dio Errigoitiko alkateak
Iñaki Madariaga Errigoitiko alkateak Ezker Abertzaleko kideen jarrera kritikatu du, osoko bilkuretan arazoak sortzen dituztela argudiatuta. Berri agentzia batek zabaldu duenez, azken hauteskundeetatik gaur egunera arte Errigoitin egin dituzten sei osoko bilkuretatik lautan, Ezker Abertzaleko ordezkariek “liskarrak” sortu dituztela dio alkateak. Madariagaren berbetan, “hiltzeari utzi diote, baina demokraziaren kontrako jarrera dute oraindik”. Begoña Uribarri Errigoitiko Bilduren zinegotzia, bestalde, “harrituta” azaldu da alkatearen “jarrera lotsagarriaren” barri izatean. Dioenez, “berba egin gura izatea arazoak sortzea baldin bada, alkateak arrazoia du”. Bilduko zinegotziak argitu duenez, Madariagak “albo batera” uzten ditu beti, berba egiteko aukera ukatuz. Hala, ez dute ulertzen nolatan sortzen dituzten liskarrak osoko bilkuretan. “Errigoitiko udaletxean ez dago eztabaidarako lekurik, eta oposizioaren lana egitea ezinezkoa da” nabarmendu du Uribarrik. Alkateak gura duena egiten duela eta, bestalde, Uribarri “minduta” azaldu da. “Ez da herri batek merezi duen alkatea” esan du. Azken oso bilkuran be, berba egiteagatik bota zuen Bilduko zinegotzietako bat Madariagak. “Osoko bilkuran berba egun gura izatea ez da delitua” gogoratu du Uribarrik.
Iñaki Madariaga Errigoitiko alkateak Ezker Abertzaleko kideen jarrera kritikatu du, osoko bilkuretan arazoak sortzen dituztela argudiatuta. Berri agentzia batek zabaldu duenez, azken hauteskundeetatik gaur egunera arte Errigoitin egin dituzten sei osoko bilkuretatik lautan, Ezker Abertzaleko ordezkariek “liskarrak” sortu dituztela dio alkateak. Madariagaren berbetan, “hiltzeari utzi diote, baina demokraziaren kontrako jarrera dute oraindik”.
Begoña Uribarri Errigoitiko Bilduren zinegotzia, bestalde, “harrituta” azaldu da alkatearen “jarrera lotsagarriaren” barri izatean. Dioenez, “berba egin gura izatea arazoak sortzea baldin bada, alkateak arrazoia du”.
Bilduko zinegotziak argitu duenez, Madariagak “albo batera” uzten ditu beti, berba egiteko aukera ukatuz. Hala, ez dute ulertzen nolatan sortzen dituzten liskarrak osoko bilkuretan. “Errigoitiko udaletxean ez dago eztabaidarako lekurik, eta oposizioaren lana egitea ezinezkoa da” nabarmendu du Uribarrik.
Alkateak gura duena egiten duela eta, bestalde, Uribarri “minduta” azaldu da. “Ez da herri batek merezi duen alkatea” esan du. Azken oso bilkuran be, berba egiteagatik bota zuen Bilduko zinegotzietako bat Madariagak. “Osoko bilkuran berba egun gura izatea ez da delitua” gogoratu du Uribarrik.