Larrinaga Jauregian segurtasun neurriak hartzea eskatu diote Mundakako udalari
Zain Dezagun Urdaibai elkarteak Mundakako Larrinaga Jauregia “egoera oso txarrean” dagoela salatu du, eta horregatik, jauregian bidezko segurtasun neurriak hartzea eskatu dio Udalari. Elkartekoek jakinarazi dutenez, “eraikina egoera a...
Zain Dezagun Urdaibai elkarteak Mundakako Larrinaga Jauregia “egoera oso txarrean” dagoela salatu du, eta horregatik, jauregian bidezko segurtasun neurriak hartzea eskatu dio Udalari. Elkartekoek jakinarazi dutenez, “eraikina egoera arriskutsuan dago, eta istripu gehiago ekidite aldera, ezinbestekoa da Udalak beharrezko neurriak hartzea”.
Elkartetik diotenez, ekaineko San Pedro jaietan hamabi urteko mutil bat larriki zauritu zen, eraikin barrura lagunekin sartu ostean. Hala, eraikinak segurtasuna bermatzen ez duela deritzote, eta Udalak ardurak hartzea eskatu dute.
2010ean Mundakako Udalak eraikina egoera onean mantentzeko beharrezko neurriak hartzera behartu zituen jauregiaren jabeak, baina aurrerago, Umpro enpresak eraikina erosi zuen hotel bat eraikitzeko asmoagaz.