2010. urtean baino gehiago birziklatu dute gernikarrek iaz
ernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez, geroz eta birziklatzeko ohitura gehiago dute gernikarrek; hala erakusten dute, behintzat, 2011ko datuek. Izan be, horien arabera, iaz 536.440 kilo beira bildu ziren herrian; alegia, 2010ean baino 91.040 kilo gehi...
ernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez, geroz eta birziklatzeko ohitura gehiago dute gernikarrek; hala erakusten dute, behintzat, 2011ko datuek. Izan be, horien arabera, iaz 536.440 kilo beira bildu ziren herrian; alegia, 2010ean baino 91.040 kilo gehiago. Paper eta kartoiari dagokionez be, gehiago birziklatu zuten herritarrek iaz; 2010ean baino 30.330 kilo gehiago: guztira, 635.230 kilo.
Toner bilketa be igo egin dela azaldu du Gernika-Lumoko Udalak; 2010ean 90 kilo batu zituzten, eta 2011n, ostera, 120 kilo. Pilek, olioak eta plastikoek «maila berean jarraitzen dute», 2011ko datuak kontuan hartuz; hala, 2.060 kilo, 14.958 kilo eta 202.427 kilo batu zituzten, hurrenez hurren.
Gauza zahar gutxiago
Bestalde, arropen eta gauza zaharren bilketak behera egin zuen iaz, 2010agaz alderatuta. Hain zuzen be, iaz gauza zaharren 6.550 gutxiago batu ziren, eta arropen 9.807 kilo gutxiago.