Sei urte erakundeekin liskarretan egon ondoren, Auzitegi Gorenak Bermeoko Portu Zarreko 104 erabiltzaileei arrazoia emon die. Eusko Jaurlaritzak ontzietako jabeei itzuli beharko die orain 2006. urtetik egunera arte ezarritako tasen balioa. Zenbakietan, esanda Portu Zarreko defentsak adierazi legez, milioi bat euro inguruko gastua suposatuko luke Jaurlaritzarentzat. Eusko Jaurlaritzak, beraz, 8.000 euro inguru itzuli beharko dizkio erabiltzaile bakoitzari interesak barne. Halanda be, itzuli beharrekoa milioi bat euro baino gehiago izan liteke. Izan be, nahiz eta 104 erabiltzailek bakarrik salatu zuten Euskadiko Kirol Portuaken (EKP) «gehiegizko prezioak», Portu Zarrean 450 erabiltzaile daude eta Auzitegi Gorenaren sententzia erabiltzaile guztiei ezartzea posible litzateke. Portu Zarreko ordezkariek prentsaurrekoan argitu legez, «sententzia honek jurisprudentzia sor dezakeelako». Eusko Jaurlaritzak 2006. urtean Bermeoko portua birgaitu zuenean hasi zen liskarra. Kirol portua egin zuten eta EKP sortu zuten hori kudeatzeko; EKP Jaurlaritzaren sozietate publiko moduan sortu zen. EKP Bermeoko portuko amarratzeak kudeatzen sartu zenean, Bizkaiko beste portuetako erabiltzaileek ordaintzen zutena baino %40a gehiago kobratzen hasi zirela jakinarazi dute Portu Zarreko ordezkariek. «Gainontzeko portuetako erabiltzaileek, aldiz, Jaurlaritzak zuzenean ezarritako prezioak ordaintzen zituzten, tasa publikoen legeak ezarritakoa, hain zuzen be». «Gehiegizko prezioak» zirela eta, hainbat izan ziren erabiltzaileek ipinitako helegiteak. Izan be, Portu Zarreko ordezkariek argitu moduan, «legezkoak ziren tasen gainetik [...]
ELA sindikatuak salatu duenez, Etxez etxeko laguntza eskaintzen duen Urgatzi enpresako langileen egoera «oso larria eta prekarioa» da. Batezbe, Urgatzi Busturialdeak langile bigaz duen jarrera salatu gura izan du ELAk; «langile horiek bidegabeki zigortu dituztelako». Menpekotasun egoeran dauden pertsona nagusiei, gaixo kronikoak dituztenei, elbarriei edota familia desegituratuei etxez etxeko zerbitzua eskaintzen die Urgatzi enpresak. Horretarako beharrean dauden langileak emakumezkoak dira guztiak eta Urgatzik langile horiekin duen jarrera «onartezina eta legez kontrakoa» dela dio ELAk, «askatasun sindikala eta norberaren eskubideen defentsa egiteko aukera urratzen duelako». Horregatik, Askatasun Sindikalaren Babespenaren aldeko salaketa jarri du sindikatuak, «ahalik eta azkarren egoera zuzendu eta langile horien eskubideak itzultzeko». Uztailaren 11n izango dute alderdi biek epaiketa; dena den, ELAren asmoa, lehenago akordio batera heltzea da. Orain arte, behintzat, ez dute horretarako aukerarik izan, Lan Ikuskaritzagaz, Busturialdeko Mankomunitateagaz eta Urgatzi enpresagaz bildu badira be. Lan ikuskaritzan salaketa Urgatzik egindako aldi baterako hainbat kontratuk ez zutela legea betetzen iritzita, Lan Ikuskaritzan salaketa aurkeztea erabaki zuen bere garaian ELAk. Azken horrek gaia aztertu eta arrazoia emon zion sindikatuari, «langileen kontratatzeak txarto eginda zeudela eta horietan lege-iruzurra zegoela argudiatuz». Hala, Lan Ikuskaritzaren arabera, aldi bateko langile bezala zeuden behargin askok lan iraunkorra izan behar zuketen. Hala, Lan Ikuskaritzaren aginduari jarraiki, [...]