Hainbat herritarren interesa piztu du Inmigrazioari buruzko hitzaldiak
Hainbat herritar hurbildu ziren atzo arratsaldean Nestor Basterretxea aretora Bermeoko Udalak antolatutako Inmigrazio fenomenoa Bermeon hitzaldira. Aretoa txiki geratu zen bertaratutakoentzat eta zenbait herritarrek zutik entzun behar izan zituzten aza...
Hainbat herritar hurbildu ziren atzo arratsaldean Nestor Basterretxea aretora Bermeoko Udalak antolatutako Inmigrazio fenomenoa Bermeon hitzaldira. Aretoa txiki geratu zen bertaratutakoentzat eta zenbait herritarrek zutik entzun behar izan zituzten azalpenak.
Bi zatitan banatu zuten hitzaldia; lehenengoan inmigrazioari buruzko datuak erraztu zituzten, Espainiakoak, Euskal Herrikoak eta Bermeokoak izan zituzten kontuan; bigarrenean, barriz, inmigrazioari buruz, gaur egun, jendeak dituen aurreiritziez jardun ziren. Azalpen horiek guztiak emoteko Gorka Moreno Marquez Inmigrazioaren Euskal Behatokiko koordinatzailea izan zen. Bermeoko alkate Bidegurenek be zenbait hitz esan zituen hitzaldia hasi aurretik eta martitzenekoa ez dela hitzaldi bakarra izango esan zuen.