Gernika-Lumoko Ospitala aipatzen ez dela eta, LZPari helegiteak jarri dizkiete
Busturialdeko ospitalaren aldeko Osakidetzako langileek eta erabiltzaileek be, helegiteak jarri dizkiete Bizkaiko Foru Aldundiaren Lurralde Zatikako Planari (LZP). Planean Gernika-Lumoko ospitala aipatzen ez dela eta, LZPan bi aldaketa egitea eskatu du...
Busturialdeko ospitalaren aldeko Osakidetzako langileek eta erabiltzaileek be, helegiteak jarri dizkiete Bizkaiko Foru Aldundiaren Lurralde Zatikako Planari (LZP). Planean Gernika-Lumoko ospitala aipatzen ez dela eta, LZPan bi aldaketa egitea eskatu dute langileek eta erabiltzaileek.
Alde batetik, ospitala eremu funtzional osoari zerbitzu zabala emoteko gai izan behar dela aldarrikatu dute. Horretarako, osasun zerbitzu guztiak eskaini beharko lituzke eraikinak, ospitaleratzeak barne. Hala Erresoluzio handiko zentroak oheak izan beharko lituzkela nabarmendu dute.
Langileek eta erabiltzaileek azaldu dutenez, LZPak osasun eremuen antolaketa egiteko balio du, baina Aldundiaren planean ez da aipatzen Gernika-Lumoko ospitala, eta gainera, ez da inbertsiorik aurreikusten osasun ekipamenduetarako.
Bestalde, garraio publikoan linea barriak sortzea eskatu dute bertoko biztanleek, herritarrek ospitalera joateko erraztasunak behar dituztela argudiatuta. Diotenez, “ospitala laster zabalduko dutela kontuan hartuz gero, arraroa da mugikortasunaren atalean linea barrien sorrera ez aurreikustea”.