Busturialdean Lan eta Bizik helegite barriak aurkeztu ditu LZParen kontra
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Busturialdea Lan eta Bizi plataformak, Lurralde Zatikako Planaren kontrako helegite barriak aurkeztu zituen atzo, Gernika-Lumon. Helegegiteak aurkezteko epea gaur amaitu da, eta horrenbestez, Plataformako kideak azken unera arte egon dira LZPa aztertzen. Lan eta Bizitik jakinarazi dutenez, Bizkaiko Foru Aldundiaren LZPak “hainbat akats” ditu, eta horregatik, “plana berta behera uztea” eskatu dute. Plan zaharkitua alboratzeaz gain, bestalde, “prozesu parte hartzaile barri bat zabaltzea” eskatu dute.
Plataformako kideek azaldu dutenez, “LZPa inposatu gura du Aldundiak, bertoko herritarrak eta eragileak kontuan hartu barik”. Lurralde Zatikako Planak datozen hamasei urteetako lan ildoak zehazten dituela argudiatuta, herritarren parte hartzea ezinbestekoa dela deritzote. Izan be, planak Bizkaian “bizi diren eta biziko diren pretsonei” eragingo baitie etorkizunean.
Demokraziaren oinarria parte hartzea dela eta, Alndundiak jarrrera okerra izan duela uste dute plataformakoek, plana egiten hasi zenetik “parte hartzea oztopatu” baitu.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.