Busturiko Kultura Batzordeak Axpeko kobazuloa bisitatzeko aukera eskainiko die herritarrei domekan. Bisita seme-alabekin egitea posible dela zehaztu dute eta hamabi laguneko taldeak egingo dituztela jakinarazi dute. Lehenengo taldea 10:00etan sartuko d...
Azterketa sasoia kontuan izanda eta ikasteko aukera gehiago emon asmoz, Mundakako Jose Maria Etxeita udal liburutegiak ordutegi zabalagoa eskainiko du ekainaren 22a bitartean. Horrela, astelehenetik barikura goizez, 10:00etatik 14:00etara izango da zab...
Bermeoko San Martin erreka berreskuratu dute eta proiektu horrek, gainera, Bermeoko Udaleko Ingurumen sailetik adierazi duten moduan, auzo horretako ingurukoei pasealeku barri batez gozatzeko aukera eskeintzen die. «Egurrezko hesi bat ipini da erreka ertzean oinezkoei bakarrik bidea emoteko», esan dute. Bermeoko Udalak egindako proposamen baten bitartez, Eusko Jaurlaritzako Ur Agentziak garatutako proiektu baten bidez egin da Landabaso Industrialdea zeharkatzen duen San Martin errekaren berreskurapena. Lanok joan den urtarrilean hasi dira eta oraintsu amaitu dituzte. Ingurumen saileko arduradunek gogorarazi dutenez, 80. hamarkadan, Landabaso Industrialdea eraiki zenean, erditik zeharkatzen zuen San Martin erreka bideratu egin zuten, «zementuzko geruza batekin estali zen, 400 metroko luzeran, errekaren ertzei egonkortasuna emon asmoz. Modu horretan, ordura arte erreka txiki bat zena kanal artifizial bat izatera pasatu zen», azaldu dute. Naturaren lana Halanda be, urteak pasa ahala, naturak bere lana egin duela jakinarazi dute, eta harek egindako lanaren eraginez, errekaren ertzetan erreka-baso ederra sortu zela adierazi dute «balio handiko haltzadi bat, hain zuzen be». Hori gertatu zenean, aurrerago ipinitako zementua erreka-basoaren zabaltzerako «oztopo handia» bihurtu zela esan dute, «Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren eremuan, erreka ertzak babesgune bereziak dira. Horregatik funtsezkoa da bere balio ekologikoa babestea». Bestalde, Ingurumen sailetik azaldu legez, «zementu estalkia oso irristakorra da eta errekak malda [...]