Goienetxea: “Ez dugu hirigintza araudia aldatuko babespeko etxeen bi solairuak eraisteko”
San Martineko Babes Ofizialeko etxebizitzek polemika sortzen jarraitzen dute eta Bermeoko Udala osatzen duten alderdien artean liskarrak sortu dira barriro. Juan Carlos Goinetxea Urigintza, Obra eta Ingurumen Sailetako zinegotziak argi utzi gura izan du Udalak ez duela urigintza arautegia aldatzea planteatu San Martin auzoko Babes Ofizialeko etzebizitzen eraikineko azken bi solairuak eraisteko. Adierazpen horiek Eusko Alderdi Jeltzaleko (EAJ) zinegotziek egindakoei erantzuna emoteko egin ditu. Izan be, horiek joan den eguenean egindako prentsaurrekoan, Bilduk San Martineko etxeak botatzearen alde egitea gaitzetsi zuten. Bermeoko EAJren esanetan, «Ibarretas XXI enpresak egindako modifikazio proiektuari babesa emoteko, Bildu prest da egun indarrean dagoen herriko hirigintza araudia aldatzeko». Goienetxeak, horrela, ukatu egin ditu EAJk egueneko prentsaurrekoan egindako adierazpenak eta EAJk “kudeaketa ezgaitasuna nahaste bitartez ezkutatu gura duela”, nabarmendu du. Babespeko etxebizitzen eraikin hori egiten joan den legegintzaldian hasi zela gogorarazi gura izan du Goienetxeak, “EAJk gobernatzen zuenean”, dio. Bermeoko Udalak egiten duen gauza bakarra legea betetzea dela adierazi du, “San Martineko 2. blokeari dagokionez, EAJren gobernuaren erabakiak direla eta dagoen sententzia betetzetzera derrigortuta gaude”. Hori dela eta, EAJko zinegotziek adierazpen horiek komunikabideetan egin izana eta bariku goizeko Urigintza Batzordera ez agertzea kritikatu dute, “Batzordea, hain zuzen, gai horreri buruzkoa zen eta ez dira agertu, horretarako deituta [...]
San Martineko Babes Ofizialeko etxebizitzek polemika sortzen jarraitzen dute eta Bermeoko Udala osatzen duten alderdien artean liskarrak sortu dira barriro. Juan Carlos Goinetxea Urigintza, Obra eta Ingurumen Sailetako zinegotziak argi utzi gura izan du Udalak ez duela urigintza arautegia aldatzea planteatu San Martin auzoko Babes Ofizialeko etzebizitzen eraikineko azken bi solairuak eraisteko. Adierazpen horiek Eusko Alderdi Jeltzaleko (EAJ) zinegotziek egindakoei erantzuna emoteko egin ditu. Izan be, horiek joan den eguenean egindako prentsaurrekoan, Bilduk San Martineko etxeak botatzearen alde egitea gaitzetsi zuten. Bermeoko EAJren esanetan, «Ibarretas XXI enpresak egindako modifikazio proiektuari babesa emoteko, Bildu prest da egun indarrean dagoen herriko hirigintza araudia aldatzeko».
Goienetxeak, horrela, ukatu egin ditu EAJk egueneko prentsaurrekoan egindako adierazpenak eta EAJk “kudeaketa ezgaitasuna nahaste bitartez ezkutatu gura duela”, nabarmendu du. Babespeko etxebizitzen eraikin hori egiten joan den legegintzaldian hasi zela gogorarazi gura izan du Goienetxeak, “EAJk gobernatzen zuenean”, dio.
Bermeoko Udalak egiten duen gauza bakarra legea betetzea dela adierazi du, “San Martineko 2. blokeari dagokionez, EAJren gobernuaren erabakiak direla eta dagoen sententzia betetzetzera derrigortuta gaude”. Hori dela eta, EAJko zinegotziek adierazpen horiek komunikabideetan egin izana eta bariku goizeko Urigintza Batzordera ez agertzea kritikatu dute, “Batzordea, hain zuzen, gai horreri buruzkoa zen eta ez dira agertu, horretarako deituta zeudenean”.
Gai honetan dagoen berritasun bakarra Ibarretas XXI enpresak kontratatu duen arkitektuak aurkeztutako proiektua dela azaldu du Goienetxeak, “alde batetik, herri-hirigintza arautegia bete behar duena, eta bestetik, epaileak eskatzen duena bete behar duena”. Izan be, epaileak 2009ko azaroaren 2an Ibarretas XXI-k, Berualak eta Construcciones Ganekok sinatutako hitzarmena betetzea eskatzen du. Horretan, lanetan sortutako kalteak konpontzeko baldintzak onartu zituzten alderdi guztiek. Gainera, Beruala teilatu-hegalen kotak berdinak izan behar zirela esaten zuen klausula betetzera konprometitu zen.
Orain dela 20 egun inguru aurkeztu zuen Ibarretas XXIeko arkitektoak Udalean proiektua. Lehenengo Batzordean udal arkitektoak dokumentazio osagarria eskatu ziola jakinarazi du Goikoetxeak eta dokumentazio hori barikuko Batzordean aurkeztu duela gaineratu du. “Hori da momentuz gertatu den gauza bakarra, ez da hirigintza araudirik aldatu”, esan du.
Bitartean, lanok geldik jarraitzen dute. “Geldik badaude, 2009an sinatutako akordioa bete ez delako da. Egoera honen erantzule nagusiak beraiek dira”. Bestalde, Goienetxeak egoera horrekBermeoko Udalarentzat dituen ondorio ekonomiko “larriak” gogorarazi du, “38 etxebizitza daude geldik eta saldu ezinik”.
Bermeoko Udalak argi dauka legeak eskatzen duena egingo duela. Barriz, EAJri eskatu dio “erantzukizunez jardutea eta herritarrak ez nahastea”.