Onenen parean amaitu gura du Italiako Giroa Intxaustik
Beñat Intxausti (Movistar Team) muxikarra seigarren sailkatuta dago Italiako Giroan, baina majo sufritu beharko du gaur eta bihar, lasterketa onenen parean amaitzeko. Izan be, etapa oso gogorrei egin beharko diete aurre txirrindulariek: guztira, hamar...
Beñat Intxausti (Movistar Team) muxikarra seigarren sailkatuta dago Italiako Giroan, baina majo sufritu beharko du gaur eta bihar, lasterketa onenen parean amaitzeko. Izan be, etapa oso gogorrei egin beharko diete aurre txirrindulariek: guztira, hamar mendate igo beharko dituzte bi egunetan, eta horietatik bost gainera, goi mailako mendateak izango dira. Etzi, bestalde, Milanoko erlojupeko saioagaz amaituko da Giroa.
Intxausti baikor azaldu da, eta Giroa “lehenengo hamar sailkatuen artean” amaitu dezakela deritzo. Halanda be datozen bi etapa gogorretan “buruagaz jokatu” behar duela esan du. Edozein hutsegite “garesti” ordaindu daitekeela deritzo, etapa “oso gogorrak” geratzen baitzaizkie. Gaur, esaterako, Alto di Pampego (1740 metro) gainean amaituko da etapa, eta bihar, bestalde, Stelvio (2757 metro) bildurgarrian.
Muxikarrak minutu eta 40 segundura du podiuma. Hain zuzen, Ivan Basso italiarra dago momentuz hirugarren postuan. Seigarren sailkatuta be, itzuli handi baten lortu duen emaitzarik onena izango liztateke.