Mundakarrak Bizkaiko txapeldunaren ikurrinagaz
Mundakak eta Urdaibaik Zarauzko (Gipuzkoa) Euskadiko Trainerilla txapelketan parte hartuko dute. Zapatuan, sailkapen estropada lehiatuko dute bertokoek, eta sailkatuz gero, domekan ikurriñagatik borrokatuko dira.
Mundakarrek gazteen mailan jokatuko dute txapelketa. Bizkaian arkaririk ez duela erakutsi ostean, bertoko taldea ikurriña irabazteko hautagaietako bat izango da.
Urdaibaikoak, bestalde, nagusien mailan lehiatuko dira. Urtero bezala, garaikurragaz bueltatzeko ardura izango dute.