Hasi dira Eskolarteko Antzerki Asteko saioak
Eskolarteko XXIV. Antzerki Asteak 100 bat ikasle batuko ditu egunotan. Ikastetxeetako aktore gazteak herenegun hasi ziren lanak taularatzen, eta bihar arte Lizeoko izarrak izango dira. Gaur, Gernika-Lumoko Institutuko ikasleen eta Mertzede Ikastetxeko ikasleen lanak ikusteko aukera izango dute gernikarrek. Lehenengoa 11:00etan hasiko da, eta bigarrena, barriz, 15:00etan. Bihar 11:00etan, bestalde, Seber Altube Ikastolakoek Antzerki Asteko azkenengo saioa antzeztuko dute. Guztira, Gernika-Lumo inguruko zazpi ikastetxek parte hartu dute Antzerki Astean. Lehenengo lau saioetan, esaterako, San Fidel Ikastolako, Allende Salazar Ikastetxeko, Barrutialde Institutuko eta Barrutia Ikastetxeko ikasleak igo ziren taula gainera.
Eskolarteko XXIV. Antzerki Asteak 100 bat ikasle batuko ditu egunotan. Ikastetxeetako aktore gazteak herenegun hasi ziren lanak taularatzen, eta bihar arte Lizeoko izarrak izango dira.
Gaur, Gernika-Lumoko Institutuko ikasleen eta Mertzede Ikastetxeko ikasleen lanak ikusteko aukera izango dute gernikarrek. Lehenengoa 11:00etan hasiko da, eta bigarrena, barriz, 15:00etan.
Bihar 11:00etan, bestalde, Seber Altube Ikastolakoek Antzerki Asteko azkenengo saioa antzeztuko dute.
Guztira, Gernika-Lumo inguruko zazpi ikastetxek parte hartu dute Antzerki Astean. Lehenengo lau saioetan, esaterako, San Fidel Ikastolako, Allende Salazar Ikastetxeko, Barrutialde Institutuko eta Barrutia Ikastetxeko ikasleak igo ziren taula gainera.