Gernika KESBeko zazpi kidek Nazioen Txapelketa jokatuko dute
Euskadiko selekzioak Nazioen Txapelketa jokatuko du Noian (Galiza), eta bertan, Gernika KESBeko zazpi kide izango dira: Izaskun Garcia, Judith Monasterio, Nerea Moreno eta Maite Goiriena jokalariak, Mario Lopez entrenatzailea, Naia Fernandez delegatua,...
Euskadiko selekzioak Nazioen Txapelketa jokatuko du Noian (Galiza), eta bertan, Gernika KESBeko zazpi kide izango dira: Izaskun Garcia, Judith Monasterio, Nerea Moreno eta Maite Goiriena jokalariak, Mario Lopez entrenatzailea, Naia Fernandez delegatua, eta Jone Candina fisioterapeuta.
Txapelketaren lehenengo partida gaur jokatuko dute Galizaren kontra, eta zapatuan, bestalde, Kataluniako taldearen kontra jokatuko dute.
Lopez entrenatzaileak lehenengo biderrez gidatuko du Euskadiko nagusien taldea.