Mikel Elgezabal distantzia luzeko triatletak Bilboko proba lehiatuko du bihar, duela urte beteko garaipena errepikatzeko helburuagaz. Elgezabalek jakinarazi duenez, denboraldi hasieran baino “sasoi forma hobean” dago, eta horrenbestez, datozen lasterketetan “aurreko postuetan” ibiltzea espero du. Hala, 14:20etik aurrera, denboraldiko lehenengo garaipena lortzen ahaleginduko da gernikarra. Bilboko ironman erdira “gogotsu” heltzen da bertokoa. Dioenez, “ibilibidearen gogortasunagatik eta zaleen berotasunagatik” gustuko du proba.
Euskadiko selekzioak Nazioen Txapelketa jokatuko du Noian (Galiza), eta bertan, Gernika KESBeko zazpi kide izango dira: Izaskun Garcia, Judith Monasterio, Nerea Moreno eta Maite Goiriena jokalariak, Mario Lopez entrenatzailea, Naia Fernandez delegatua,...
Ohorezko Mailako liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan, Bermeok hiru puntura du Getxo liderra. Hala, Getxok azken bi partidetatik bat galduz gero, bertokoek liga irabazteko aukera izango lukete. Liga irabazteko lehenengo pausoa Derion emon beharko du ...
Alternatibak, Aralarrek, Eusko Alkartasunak eta Ezker Abertzaleak aurkeztutako proposamen sozioekonomikoaren inguruan ariko dira gaur, Gernika-Lumon. Hain zuzen be, 19:00etan hasita, Iratxe Arriola eta Dani Meztu izango dira hizlari Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan. Azken hilabeteotan agerraldi eta mobilizazio ezberdinetan behin baino gehiagotan adierazi duten moduan, aipatu alderdi politikoek “ezinbestekoa” deritzote “egoera sozioekonomiko larri hau gainditzeko baliagarria izango den proposamen sozio-ekonomikoa bat aurkeztu eta garatzea”, eta hori azaltzeko izango dira gaurko aurkezpenean alderdi politikoetako ordezkariak. Alternatibaren, Aralarren, Eusko Alkartasunaren eta Ezker Abertzalearen PROPOSAMENA Lau atal nagusi ditu aurkeztuko duten proposamenak: 1. Egoeraren azterketa: Mundu mailakoa, Estatu espainiar eta frantziarrarena eta azkenik, Euskal Herrikoa. 2. Justizia sozialean oinarrituriko proiektu estrategikoaren oinarriei dagokion atala. 3. Burujabetza ekonomiko eta politikoaren beharra aztertzen eta sakontzen duen atala. 4. Azkenik, eta proposamen honen atal nagusia: krisi ekonomiko, ekologiko eta sozialari aurre egiteko ildo nagusiak barnebiltzen dituen atala.
Txirrindulari eskola prest da barriro martxan hasteko. Hamahiru urtetan desagertuta egon ondoren, orduan jubenilen kategorian ibilitako zenbait lagunek ipini dute barriro martxan. Ilusio handiarekin hasi direla dio Pedro Bilbao txirrindulari eskolako presidenteordeak. Zortzi pertsona dabiltza lanean, baina antzina federatutakoen «laguntza handia» be badute. «Talde polita gara gauzak ondo egiteko eta ilusio handiarekin hasi gara, gainera». Bermeoko Txirrindulari Taldeak sortu du eskola be. Orain arte Bermeoko ziklokrossak antolatzen ibili dira. Gainera, iaztik umeentzako ziklokrossa antolatzen ibili dira, eta aurton, txirrindu eguna be antolatu dute. Jarduera bi horiek mantendu gura dituzte, «egun seinalatuak izatea gurako genuke». Batez be umeei zuzendutako eskola Txirrindularitza gustoko duten herriko umeei dei egin gura die, eta parte hartzera animatzen dituzte. 4-5 urtetik eta 14 urtera bitarteko umeei oinarrizko prestakuntza emotea da Bermeoko txirrindulari eskolaren helburu nagusia. «14 urtetik aurrera Gernikako txirrindulari eskolara joango lirateke, horiek baitaude horretarako prestatuta. Guk ez daukagu kadeteetatik aurrera gazteak prestatzeko beharrezkoa den monitoretza maila», azaldu du Bilbaok. Zapaturo ibilalditxoak egingo ditu barriro martxan ipini den txirrindularitza eskolak. Lehenengo irteeraren data dagoeneko ipinita dute: ekainaren 2a. Zapaturo, 16:00etan ipiniko dute hitzordua Artike kalean dagoen hiltegian, bertan dute-eta lokala. Errotatatik gora eta behera ibiliko dira lehenengo egunean, taldeka joango dira, gainera. Derrigorrezkoa izango da, [...]
Arkupe Pilota Taldeak Bizkaiko herriarteko txapelketaren kanporaketa bat jokatuko du etzi. Hain zuzen, kanporaketaren bueltako jardunaldia jokatuko dute gernikarrek, 18:00etatik aurrera. Joaneko jardunaldian, bertokoak 3-0 nagusitu ziren kadeteen, gazt...
Urdaibai eskubaloi taldeak etzi jokatuko du Bizkaiko Kopako finala. Bertokoek denboraldi edarra egin dute, eta asteburuan irabaziz gero, gizonezkoen nagusiek denboraldiko bigarren titulua irabaziko lukete. Norgehiagoka 10:00etan hasiko da Leioako Gaztelueta ikastetxean, eta aurkaria Erandioko lehenengo taldea izango da. Erandiokoek hirugarren postuan amaitu dute Bizkaiko A mailako liga, eta horrenbestez, partida zaila izango da bertokoentzat. Halanda be, Urdaibaiko jokalariek A mailako taldeei irabazteko gai direla erakutsi dute dagoeneko, finalaurrekoan be Escolapios A mailako bigarren sailkatua kanporatu baitzuten. Taldetik jakinarazi dutenez, 08:00etan jokalarien autobusa urtengo da Leioarantz. Bermeoko Azokako geltokitik urtengo da, eta taldearen zaleek be autobus horretan joateko aukera izango dute.
Birziklatzearen nazioarteko egunean aurkeztu du Bermeoko Udalak Denon artean Bermeo garbi-garbi kanpaina. Kanpaina abiarazteko herriko elkarte desberdinen laguntza izan du Udalak. Herritarren inplikazioa, gainera, beharrezkoa dela aipatu dute herria garbi mantentzeko. Gaur goizean egin dute aurkezpena Gizarte eta Kultura etxean. Bertonek, Azokako Saltzaileen Elkarteak, Haitz Nagusijek, Herriko Ostalaritza establezimenduek, Itsuki irratiak, eskola agenda 21eko ordezkariek eta Turismo Aktiboko enpresek hartzen dute kanpainan parte, besteak beste. Idurre Bideguren Bermeoko alkateak parte hartzea eskertu gura izan die, haren iritziz «ezinbestekoa» delako herria guztion artean zaintzea. Kartelak eta triptikoak kanpainaren barri emoteko Herriko establezimendu guztietan kartelak ipiniko dituzte eta etxeetara triptikoak bidaliko dituztela jakinarazi dute. Horietan, edukiontzi desberdinen eta horietan bota behar diren hondakinei buruzko informazioa emoten da. Hondakinen kudeaketarako interesgarriak diren telefono zenbakiak be errazten dira. Triptikoak, gainera, herria garbi mantentzeko hainbat aholku eta eskaera jasotzen ditu. Juan Carlos Agirre zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, triptikoetan sastarrak, ordutegia errespetatuz, poltsa zarratuetan dagozkien edukiontzietara botatzeko eskatzen diote herritarrei. «Herri altzariak zaintzea, paperontziak erabiltzea, zigarro-puntak eta txiklerik lurrera ez jaurtitzea, alfonbrarik ez jalgitzea eta landareak auzokoak molestatu barik ureztatzea gomendatuko da», adierazi du. Bestalde, katuei, usoei eta itsastxoriei jaten ez emotea, abereen kakak batzea eta hauek lotuta eroatea eskatzen dutela esan du Agirrek. Kanpainaren bitartez, [...]