Bilboko triatloia irabazi gura du Elgezabalek
Mikel Elgezabal distantzia luzeko triatletak Bilboko proba lehiatuko du bihar, duela urte beteko garaipena errepikatzeko helburuagaz. Elgezabalek jakinarazi duenez, denboraldi hasieran baino “sasoi forma hobean” dago, eta horrenbestez, datozen lasterketetan “aurreko postuetan” ibiltzea espero du. Hala, 14:20etik aurrera, denboraldiko lehenengo garaipena lortzen ahaleginduko da gernikarra. Bilboko ironman erdira “gogotsu” heltzen da bertokoa. Dioenez, “ibilibidearen gogortasunagatik eta zaleen berotasunagatik” gustuko du proba.
Mikel Elgezabal distantzia luzeko triatletak Bilboko proba lehiatuko du bihar, duela urte beteko garaipena errepikatzeko helburuagaz. Elgezabalek jakinarazi duenez, denboraldi hasieran baino “sasoi forma hobean” dago, eta horrenbestez, datozen lasterketetan “aurreko postuetan” ibiltzea espero du. Hala, 14:20etik aurrera, denboraldiko lehenengo garaipena lortzen ahaleginduko da gernikarra.
Bilboko ironman erdira “gogotsu” heltzen da bertokoa. Dioenez, “ibilibidearen gogortasunagatik eta zaleen berotasunagatik” gustuko du proba.