Bermeoko txirrindularitza eskola martxan da barriro
Txirrindulari eskola prest da barriro martxan hasteko. Hamahiru urtetan desagertuta egon ondoren, orduan jubenilen kategorian ibilitako zenbait lagunek ipini dute barriro martxan. Ilusio handiarekin hasi direla dio Pedro Bilbao txirrindulari eskolako presidenteordeak. Zortzi pertsona dabiltza lanean, baina antzina federatutakoen «laguntza handia» be badute. «Talde polita gara gauzak ondo egiteko eta ilusio handiarekin hasi gara, gainera». Bermeoko Txirrindulari Taldeak sortu du eskola be. Orain arte Bermeoko ziklokrossak antolatzen ibili dira. Gainera, iaztik umeentzako ziklokrossa antolatzen ibili dira, eta aurton, txirrindu eguna be antolatu dute. Jarduera bi horiek mantendu gura dituzte, «egun seinalatuak izatea gurako genuke». Batez be umeei zuzendutako eskola Txirrindularitza gustoko duten herriko umeei dei egin gura die, eta parte hartzera animatzen dituzte. 4-5 urtetik eta 14 urtera bitarteko umeei oinarrizko prestakuntza emotea da Bermeoko txirrindulari eskolaren helburu nagusia. «14 urtetik aurrera Gernikako txirrindulari eskolara joango lirateke, horiek baitaude horretarako prestatuta. Guk ez daukagu kadeteetatik aurrera gazteak prestatzeko beharrezkoa den monitoretza maila», azaldu du Bilbaok. Zapaturo ibilalditxoak egingo ditu barriro martxan ipini den txirrindularitza eskolak. Lehenengo irteeraren data dagoeneko ipinita dute: ekainaren 2a. Zapaturo, 16:00etan ipiniko dute hitzordua Artike kalean dagoen hiltegian, bertan dute-eta lokala. Errotatatik gora eta behera ibiliko dira lehenengo egunean, taldeka joango dira, gainera. Derrigorrezkoa izango da, [...]
Txirrindulari eskola prest da barriro martxan hasteko. Hamahiru urtetan desagertuta egon ondoren, orduan jubenilen kategorian ibilitako zenbait lagunek ipini dute barriro martxan. Ilusio handiarekin hasi direla dio Pedro Bilbao txirrindulari eskolako presidenteordeak. Zortzi pertsona dabiltza lanean, baina antzina federatutakoen «laguntza handia» be badute. «Talde polita gara gauzak ondo egiteko eta ilusio handiarekin hasi gara, gainera».
Bermeoko Txirrindulari Taldeak sortu du eskola be. Orain arte Bermeoko ziklokrossak antolatzen ibili dira. Gainera, iaztik umeentzako ziklokrossa antolatzen ibili dira, eta aurton, txirrindu eguna be antolatu dute. Jarduera bi horiek mantendu gura dituzte, «egun seinalatuak izatea gurako genuke».
Batez be umeei zuzendutako eskola
Txirrindularitza gustoko duten herriko umeei dei egin gura die, eta parte hartzera animatzen dituzte. 4-5 urtetik eta 14 urtera bitarteko umeei oinarrizko prestakuntza emotea da Bermeoko txirrindulari eskolaren helburu nagusia. «14 urtetik aurrera Gernikako txirrindulari eskolara joango lirateke, horiek baitaude horretarako prestatuta. Guk ez daukagu kadeteetatik aurrera gazteak prestatzeko beharrezkoa den monitoretza maila», azaldu du Bilbaok.
Zapaturo ibilalditxoak egingo ditu barriro martxan ipini den txirrindularitza eskolak. Lehenengo irteeraren data dagoeneko ipinita dute: ekainaren 2a. Zapaturo, 16:00etan ipiniko dute hitzordua Artike kalean dagoen hiltegian, bertan dute-eta lokala. Errotatatik gora eta behera ibiliko dira lehenengo egunean, taldeka joango dira, gainera. Derrigorrezkoa izango da, gainera, bakoitzak bere kaskoa eroatea.
Edozein herritarrek parte har dezakela jakinarazi du eskolako presidenteordeak. «Deia zabala da. Txirrindu egunean konturatu ginen umeen gurasoek be ez dakitela ondo txirrindu barriak erabiltzen. Seme-alabei esaten diote pinoia gora edo behera egiteko eta esaten dutenaren aurkakoa izan daiteke. Beraz, horiei be dei egiten diegu». Izan be, Bermeoko txirrindularitza eskolak hasieratik hasi gura du, «gutxi-gutxika, ondoren, prestakuntza zabalagoa egiteko, baina oinarritik hasi behar gara».
Ibilalditxo horietatik geroago Bermeoko eskolarako federatzea posible izango duten zenbait ume agertzea gustatuko litzaioke. Bizkaian dauden txirrindulari eskolek antolatzen dituzten txapelketetara Bermeoko eskola modura joatea izango zen helburu nagusia.