Alternatibak, Aralarrek, EAk eta Ezker Abertzaleak euren proposamen sozioekonomikoa aurkeztuko dute Gernika-Lumon
Alternatibak, Aralarrek, Eusko Alkartasunak eta Ezker Abertzaleak aurkeztutako proposamen sozioekonomikoaren inguruan ariko dira gaur, Gernika-Lumon. Hain zuzen be, 19:00etan hasita, Iratxe Arriola eta Dani Meztu izango dira hizlari Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan. Azken hilabeteotan agerraldi eta mobilizazio ezberdinetan behin baino gehiagotan adierazi duten moduan, aipatu alderdi politikoek “ezinbestekoa” deritzote “egoera sozioekonomiko larri hau gainditzeko baliagarria izango den proposamen sozio-ekonomikoa bat aurkeztu eta garatzea”, eta hori azaltzeko izango dira gaurko aurkezpenean alderdi politikoetako ordezkariak. Alternatibaren, Aralarren, Eusko Alkartasunaren eta Ezker Abertzalearen PROPOSAMENA Lau atal nagusi ditu aurkeztuko duten proposamenak: 1. Egoeraren azterketa: Mundu mailakoa, Estatu espainiar eta frantziarrarena eta azkenik, Euskal Herrikoa. 2. Justizia sozialean oinarrituriko proiektu estrategikoaren oinarriei dagokion atala. 3. Burujabetza ekonomiko eta politikoaren beharra aztertzen eta sakontzen duen atala. 4. Azkenik, eta proposamen honen atal nagusia: krisi ekonomiko, ekologiko eta sozialari aurre egiteko ildo nagusiak barnebiltzen dituen atala.
Alternatibak, Aralarrek, Eusko Alkartasunak eta Ezker Abertzaleak aurkeztutako proposamen sozioekonomikoaren inguruan ariko dira gaur, Gernika-Lumon. Hain zuzen be, 19:00etan hasita, Iratxe Arriola eta Dani Meztu izango dira hizlari Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan. Azken hilabeteotan agerraldi eta mobilizazio ezberdinetan behin baino gehiagotan adierazi duten moduan, aipatu alderdi politikoek “ezinbestekoa” deritzote “egoera sozioekonomiko larri hau gainditzeko baliagarria izango den proposamen sozio-ekonomikoa bat aurkeztu eta garatzea”, eta hori azaltzeko izango dira gaurko aurkezpenean alderdi politikoetako ordezkariak.
Alternatibaren, Aralarren, Eusko Alkartasunaren eta Ezker Abertzalearen PROPOSAMENA
Lau atal nagusi ditu aurkeztuko duten proposamenak:
1. Egoeraren azterketa: Mundu mailakoa, Estatu espainiar eta frantziarrarena eta azkenik, Euskal Herrikoa.
2. Justizia sozialean oinarrituriko proiektu estrategikoaren oinarriei dagokion atala.
3. Burujabetza ekonomiko eta politikoaren beharra aztertzen eta sakontzen duen atala.
4. Azkenik, eta proposamen honen atal nagusia: krisi ekonomiko, ekologiko eta sozialari aurre egiteko ildo nagusiak barnebiltzen dituen atala.