Abian da ‘Denon artean Bermeo garbi-garbi’ kanpaina
Birziklatzearen nazioarteko egunean aurkeztu du Bermeoko Udalak Denon artean Bermeo garbi-garbi kanpaina. Kanpaina abiarazteko herriko elkarte desberdinen laguntza izan du Udalak. Herritarren inplikazioa, gainera, beharrezkoa dela aipatu dute herria garbi mantentzeko. Gaur goizean egin dute aurkezpena Gizarte eta Kultura etxean. Bertonek, Azokako Saltzaileen Elkarteak, Haitz Nagusijek, Herriko Ostalaritza establezimenduek, Itsuki irratiak, eskola agenda 21eko ordezkariek eta Turismo Aktiboko enpresek hartzen dute kanpainan parte, besteak beste. Idurre Bideguren Bermeoko alkateak parte hartzea eskertu gura izan die, haren iritziz «ezinbestekoa» delako herria guztion artean zaintzea. Kartelak eta triptikoak kanpainaren barri emoteko Herriko establezimendu guztietan kartelak ipiniko dituzte eta etxeetara triptikoak bidaliko dituztela jakinarazi dute. Horietan, edukiontzi desberdinen eta horietan bota behar diren hondakinei buruzko informazioa emoten da. Hondakinen kudeaketarako interesgarriak diren telefono zenbakiak be errazten dira. Triptikoak, gainera, herria garbi mantentzeko hainbat aholku eta eskaera jasotzen ditu. Juan Carlos Agirre zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, triptikoetan sastarrak, ordutegia errespetatuz, poltsa zarratuetan dagozkien edukiontzietara botatzeko eskatzen diote herritarrei. «Herri altzariak zaintzea, paperontziak erabiltzea, zigarro-puntak eta txiklerik lurrera ez jaurtitzea, alfonbrarik ez jalgitzea eta landareak auzokoak molestatu barik ureztatzea gomendatuko da», adierazi du. Bestalde, katuei, usoei eta itsastxoriei jaten ez emotea, abereen kakak batzea eta hauek lotuta eroatea eskatzen dutela esan du Agirrek. Kanpainaren bitartez, [...]
Birziklatzearen nazioarteko egunean aurkeztu du Bermeoko Udalak Denon artean Bermeo garbi-garbi kanpaina. Kanpaina abiarazteko herriko elkarte desberdinen laguntza izan du Udalak. Herritarren inplikazioa, gainera, beharrezkoa dela aipatu dute herria garbi mantentzeko. Gaur goizean egin dute aurkezpena Gizarte eta Kultura etxean.
Bertonek, Azokako Saltzaileen Elkarteak, Haitz Nagusijek, Herriko Ostalaritza establezimenduek, Itsuki irratiak, eskola agenda 21eko ordezkariek eta Turismo Aktiboko enpresek hartzen dute kanpainan parte, besteak beste. Idurre Bideguren Bermeoko alkateak parte hartzea eskertu gura izan die, haren iritziz «ezinbestekoa» delako herria guztion artean zaintzea.
Kartelak eta triptikoak kanpainaren barri emoteko
Herriko establezimendu guztietan kartelak ipiniko dituzte eta etxeetara triptikoak bidaliko dituztela jakinarazi dute. Horietan, edukiontzi desberdinen eta horietan bota behar diren hondakinei buruzko informazioa emoten da. Hondakinen kudeaketarako interesgarriak diren telefono zenbakiak be errazten dira.
Triptikoak, gainera, herria garbi mantentzeko hainbat aholku eta eskaera jasotzen ditu. Juan Carlos Agirre zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, triptikoetan sastarrak, ordutegia errespetatuz, poltsa zarratuetan dagozkien edukiontzietara botatzeko eskatzen diote herritarrei. «Herri altzariak zaintzea, paperontziak erabiltzea, zigarro-puntak eta txiklerik lurrera ez jaurtitzea, alfonbrarik ez jalgitzea eta landareak auzokoak molestatu barik ureztatzea gomendatuko da», adierazi du. Bestalde, katuei, usoei eta itsastxoriei jaten ez emotea, abereen kakak batzea eta hauek lotuta eroatea eskatzen dutela esan du Agirrek. Kanpainaren bitartez, gainera, kaleko edukiontzietan birziklatu ezin daitezkeen hondakinak biltzeko Garbigunea dagoela gogorarazi du Agirrek eta altzari zaharrak biltzeko, bestalde, Rezikleta. Eguaztenetan biltzen baitituzte altzariak baina aurretiaz abisua emotea derrigorrezkoa dela azaldu du.
Arrain Azokan informazioa emongo dute
Bihar hasita domekara arte izango den Arrain Azokan kanpaina honen barri emongo dutela azaldu dute prentsaurrekoan. Horrela, Bermeoko Udaleko erakusmahaian aipatutako triptikoak banatzen izango dira eta haur eta gazteei zuzendutako jostailu birziklatuen tailerra egingo da; bihar 17:00etatik 20:00etara eta zapatuan eta domekan 12:00etatik 15:00etara.