Eliz eta ermiten martxarako izen emotea zabalik da
Sollube 707 Mendi Taldeak antolatzen duen eliz eta ermiten martxarako izen emote epea zabalik da jada. Parte hartu gura duen orok ekainaren 1a baino lehen emon beharko du izena www.zirkuitua.com webgunean. Aurtengoa taldeak antolatzen duen XIII. martxa...
Sollube 707 Mendi Taldeak antolatzen duen eliz eta ermiten martxarako izen emote epea zabalik da jada. Parte hartu gura duen orok ekainaren 1a baino lehen emon beharko du izena www.zirkuitua.com webgunean. Aurtengoa taldeak antolatzen duen XIII. martxa da.
Aurten be bi ibilbide egin ahalko dituzte parte hartzaileek ekainaren 10ean. Betikue deritzonak 31 kilometro ditu eta Luziek, bestetik, 47 kilometro. Azken hori Euskal Herriko iraupen luzeko ibilaldien 11. zirkuituaren baitan dago.
Orain arte egin moduan, Bermeoko ermitak lotuko ditu martxaren ibilbideak: Gaztelugatxe, San Miguel, Mañu, Aingeru Guardie, Almike eta Demiku. Ibilbideak aurrekoekin alderatuz «berrikuntza gutxi» dituela jakinarazi dute.
Bete beharrekoak
Parte hartu gura dutenek ekainaren 1a baino lehen egin beharko dituzte izapideak. Betikue egingo dutenak Euskadiko kutxan 3035 – 0034 – 07 – 0340036271 sartu beharko dituzte 8 euro. Luzie egingo dutenek, barriz, 10 euro sartu beharko dituzte hurrengo kontu zenbakian: Euskadiko Kutxa 3035 – 0034 – 09 – 0340036282.
Ingresoa egin ondoren www.zirkuitua.com webgunean bete beharko da inskripzio fitxa. Martxaren egunean, hori hasi aurretik dirua sartu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute parte hartzaileek.
Amaitzerakoan dutxatzeko aukera dute eta baita aurretiaz abisatuta aterpetxean lo egiteko aukera.
www.sollube707.com helbidean aurki daiteke informazio gehiago.