Marrazki lehiaketaren izen emotea hilaren 15ean zarratuko dute
Muxikako Udalak herriko gazteei zuzendutako marrazki lehiaketa bat antolatu du, eta izena emoteko epea hilaren 15ean zarratuko dute. Lehiaketa bi eta hemezortzi urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta Zubietaerrota eraikineko liburutegian aurkeztu b...
Muxikako Udalak herriko gazteei zuzendutako marrazki lehiaketa bat antolatu du, eta izena emoteko epea hilaren 15ean zarratuko dute. Lehiaketa bi eta hemezortzi urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta Zubietaerrota eraikineko liburutegian aurkeztu beharko dituzte lanak interesatuek.
Antolatzaileek sei mailatan banatuko dituzte parte hartzaileak, eta marrazkia egiteko ez dute gairik jarri. Hala, artista gazteek gura duten marrazkia egiteko aukera izango dute.
Sari banaketa, bestalde, ekainaren 1an egingo dute, liburutegian.