Jende asko batu da Morgako XIII. Azokan
Domeka egun handia izan zen morgatarrentzat. Urtero legez, hainbat izan ziren Morgako Azokagaz zita hartu zuten inguruko biztanleak, eta egun batez, baserri giroko herriaren auzo handiena (Andra Mari) jendez gainezka egon zen. Erakusmahaiak goizean goi...
Domeka egun handia izan zen morgatarrentzat. Urtero legez, hainbat izan ziren Morgako Azokagaz zita hartu zuten inguruko biztanleak, eta egun batez, baserri giroko herriaren auzo handiena (Andra Mari) jendez gainezka egon zen.
Erakusmahaiak goizean goiz zabaldu zituzten saltzaileek, baina eguerdira arte lasaia egoteko aukera izan zuten, 12:30etik aurrera heldu baitziren bisitari gehienak. Ordu horretatik aurrera, hainbat jende batu zen ortuarien, baserriko produktuen eta artisauen erakusmahaien inguruan.
Zaldi proba desafioak be, jende asko batu zuen udaletxe aurreko probalekuan. Markina-Xemeingo Itsu Gaztineiren zaldiak eta Munitibarko Lai Motrolluren zaldiak ikuskizun edarra emon zuten, eta ikusleek edarto pasatzeko aukera izan zuten.
Morgako Azokaren bereizgarrietako bat, urtero legez, abere bitxien gunea izan zen. Besteak beste, katamotz bat, azeri bat, koati bat, Amazoniako (Hego Amerika) loro bat, mofeta bikote bat, basakatu bikote bat, nazioarteko oiloak eta ahate koloretsuak ikusteko aukera izan zuten bertaratutakoek.