200 herritar inguru bildu dira diru laguntzen kontrola eskatzeko
Herritar talde batek deituta, diru laguntzen bidezko banaketa izateko eskaera egin eta laguntza horien kontrol handiagoa eskatzeko manifestazioa egin zuten atzo. 200 lagun inguru hurbildu ziren sare sozialen bitartez egindako deialdira. Udaletxe aurrean zuten hitzordua, ondoren herritik zehar manifestazioa egiteko. Bermeoko herritarrak «nekatuta» daudela azaldu dute talde horretako ordezkariek. Domekakoa bigarren protesta izan zen, halanda be, manifestazioak egiten jarraituko dutela jakinarazi dute. «Behar den lekura joko dugu, Bizkaiko Foru Aldundira edo Eusko Jaurlaritzara, baina entzun egin behar gaituzte», diote manifestazioa hasi aurretik. Mugimendua hasi zuten diru laguntza eske joan eta erantzuna izateko sei-zortzi hilabeteko itxaronaldia dagoela konturatu direnean. «Sahararrek herrira datozen lehenengo egunetik laguntzak izaten dituztenaren barri izan dugu. Hortaz, guk horrenbeste itxaron behar izatea ez da bidezkoa», azaldu dute haserre. «bekak, bazkaria, etxea, laguntzak… dena dute, eta gu? zer gertatazen da gurekin?», gaineratu dute. Horren inguruan protesta egiteko duten modu bakarra manifestatzea dela diote. «Laguntza horiek banatzeaz arduratzen denak gure ahotsak entzutea gura dugu, herritarren egonezina gero eta handiagoa delako, alegia». Bermeoko alkatearekin berbetan izan direla adierazi dute, halanda be, harek erraztutako datuetan «konfiantza handirik ez dutela» diote. «Guk ez dakigu zer mugitzen duten. Gauza asko esan digute, gero guzurrak izan direnak. Esan digutenez, laguntzak ez daude Udalaren esku [...]
Herritar talde batek deituta, diru laguntzen bidezko banaketa izateko eskaera egin eta laguntza horien kontrol handiagoa eskatzeko manifestazioa egin zuten atzo. 200 lagun inguru hurbildu ziren sare sozialen bitartez egindako deialdira. Udaletxe aurrean zuten hitzordua, ondoren herritik zehar manifestazioa egiteko.
Bermeoko herritarrak «nekatuta» daudela azaldu dute talde horretako ordezkariek. Domekakoa bigarren protesta izan zen, halanda be, manifestazioak egiten jarraituko dutela jakinarazi dute. «Behar den lekura joko dugu, Bizkaiko Foru Aldundira edo Eusko Jaurlaritzara, baina entzun egin behar gaituzte», diote manifestazioa hasi aurretik.
Mugimendua hasi zuten diru laguntza eske joan eta erantzuna izateko sei-zortzi hilabeteko itxaronaldia dagoela konturatu direnean. «Sahararrek herrira datozen lehenengo egunetik laguntzak izaten dituztenaren barri izan dugu. Hortaz, guk horrenbeste itxaron behar izatea ez da bidezkoa», azaldu dute haserre. «bekak, bazkaria, etxea, laguntzak… dena dute, eta gu? zer gertatazen da gurekin?», gaineratu dute. Horren inguruan protesta egiteko duten modu bakarra manifestatzea dela diote. «Laguntza horiek banatzeaz arduratzen denak gure ahotsak entzutea gura dugu, herritarren egonezina gero eta handiagoa delako, alegia».
Bermeoko alkatearekin berbetan izan direla adierazi dute, halanda be, harek erraztutako datuetan «konfiantza handirik ez dutela» diote. «Guk ez dakigu zer mugitzen duten. Gauza asko esan digute, gero guzurrak izan direnak. Esan digutenez, laguntzak ez daude Udalaren esku Aldundiaren eta Jaurlaritzaren menpekoak baitira. Hortaz, leloak horien aurkakoak izango dira ez daukagu besterik». Herria «oso haserre» dagoela zehaztu dute eta «gehiagora» doala, gaineratu. «Durangotik edo Gernikatik etortzen dira herrira laguntzak eskatzera, Karitasera, adibidez. Gero herritarren bat laguntza eske hurbiltzen denean, ez dago. Hori ez da normala». Informazio hori gainera, lehen eskutik dutela diote. Horien esanetan, laguntzen izapideak egiten izaten diren zenbait lagunengandik jaso dute informazioa. «Bidegabe jokatzea da hori. Guk zergak ordaintzen ditugu eta horiek ez dute inoiz zergarik ordaindu».
Etxeak be «arin» ahalbidetzen dizkietela diote, «guk, bestalde, lau urte daramatzagu Etxebiden izena emonda alokairu sozialerako». «Zergatik dago horienganako faboritismoa?». Ez da normala, horien hitzetan, laguntza eske joan direnean gurasoak dituzten galdetzea, «kanpotarrek ez dute gurasorik?». Guzti horren eraginez, herritarrak «albo batean uzten» ari direla uste dute.
Herritar talde horren ustez, alkateak zerbait gehiago egin dezake, «beste herri batzuetan ez dute onartzen holakoak gertatzea».
Arrazista deitzen dietela esanik, «errealistak» direla esan zuten behin eta barriro.