Bakearen eta berradiskidetzaren aldeko Gernika Sariak banatu dituzte
Gernika-Lumoko Udalak bakearen eta berradikidetzaren aldeko Gernika Sariak banatu ditu gaur eguerdian, jendez gainezka egon den Lizeo Antzokian. Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateak sarrera labur baten azaldu duenez, bakea eta berradiskidetza “berba ederrak” dira, baina norabide horretan aurrerapausoak emoteko, “eragile guztien arteko eztabaida sustatu” behar dela deritzo. Helburua argi izanda, eta guztiek lan eginez gero, gizarteak benetako bakea lortuko duela esan du. Gorroñok berba egin ostean, Romand Herzog eguneko protagonista nagusiari emon diote nazioarteko Gernika Saria. Alemaniako presidente ohiak (1994-1999) Gernika-Lumora bertaratu ezin izan duenez, Reinhard Silberberg Alemaniako enbaxadoreak jaso du saria. Herzog-ek Gernika-Lumoko herritarrei barkamena eskatu zien 1997an, herria Condor Legioak bonbardatu zuela baieztatuz. Horrez gain, Europar Batasunak Lisboan onartu zuen Giza Eskubideen Kartaren egileetako bat da presidente ohia. Hala, saria “merezimendu osoz” jaso duela esan dute antolatzaileek. Alemaniako enbaxadorearen berbetan, “1997an Herzogek eskua luzatu zion Gernika-Lumoko herriari berradiskidetzaren alde pausoak emoteko, eta sari honen bitartez, gernikarrek bostekoa emon diote Alemaniari”. Hurrengoa saria jasotzen, Paul Riosek Lokarriko zuzendaria izan da. Zuzendariak Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sarearen izenean jaso du saria. Jakinarazi duenez, “oso berezia eta unkigarria da saria hau jasotzea”. Hitzaldi labur baten nabarmendu duenez, “garaia da alderdi politikoek bakearen alde esfortsu zintzo bat egiteko”. Hala, ETAren su [...]
Gernika-Lumoko Udalak bakearen eta berradikidetzaren aldeko Gernika Sariak banatu ditu gaur eguerdian, jendez gainezka egon den Lizeo Antzokian. Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkateak sarrera labur baten azaldu duenez, bakea eta berradiskidetza “berba ederrak” dira, baina norabide horretan aurrerapausoak emoteko, “eragile guztien arteko eztabaida sustatu” behar dela deritzo. Helburua argi izanda, eta guztiek lan eginez gero, gizarteak benetako bakea lortuko duela esan du.
Gorroñok berba egin ostean, Romand Herzog eguneko protagonista nagusiari emon diote nazioarteko Gernika Saria. Alemaniako presidente ohiak (1994-1999) Gernika-Lumora bertaratu ezin izan duenez, Reinhard Silberberg Alemaniako enbaxadoreak jaso du saria. Herzog-ek Gernika-Lumoko herritarrei barkamena eskatu zien 1997an, herria Condor Legioak bonbardatu zuela baieztatuz. Horrez gain, Europar Batasunak Lisboan onartu zuen Giza Eskubideen Kartaren egileetako bat da presidente ohia. Hala, saria “merezimendu osoz” jaso duela esan dute antolatzaileek. Alemaniako enbaxadorearen berbetan, “1997an Herzogek eskua luzatu zion Gernika-Lumoko herriari berradiskidetzaren alde pausoak emoteko, eta sari honen bitartez, gernikarrek bostekoa emon diote Alemaniari”.
Hurrengoa saria jasotzen, Paul Riosek Lokarriko zuzendaria izan da. Zuzendariak Lokarri akordioaren
eta kontsultaren aldeko herritarren sarearen izenean jaso du saria. Jakinarazi duenez, “oso berezia eta unkigarria da saria hau jasotzea”. Hitzaldi labur baten nabarmendu duenez, “garaia da alderdi politikoek bakearen alde esfortsu zintzo bat egiteko”. Hala, ETAren su etenaren ostean, “zabaldu barri den aukera” aprobetxatzeko garaia heldu dela deritzo. “Elkarrizketa, berradiskidetza eta adostasuna izan behar dira etorkizuneko gizartearen oinarriak” esan du.
Sariekin amaitzeko, Gernika Gogoratuz Elkarteari aipamen berezia egin diote bakearen eta berradiskidetzaren alde lan egiteagatik. Maria Oianguren elkarteko zuzendariaren berbetan, “bakearen alde pausoak emoteko iragana ezagutzea ezinbestekoa da”. Hala, berradiskidetza lortzeko biktimen memoria gogora ekarri behar dela deritzo. Dioenez, gizartea elkarbizitzaren norabidean jartzeko memoria tresna garrantzitsu bat da.