Kazetariek gerra garaian izan beharreko jarreraz mintzatu dira
Gerra bat hasten denean edo giza eskubideen urraketa bat emoten denean komunikabideek betebehar sozial bat dute? Geroge L. Steer kazetari famatuak, esaterako, baietz uste zuen, eta Gernika-Lumoko sarraskia hurbiletik ezagutu ostean, euskaldunen eta errepublikaren alde egin zuen 36ko gerran. The Times egunkariaren bitartez bonbardaketaren zabalkundea egiteaz gain, laguntza militarra eskatu zion Erresuma Batuari, hegazkinak eta armak Euskal Herrira bidaltzeko erregutuz. Izan be, lehenengo biderrez historian, biztanle arruntak erasotu zituen armada batek hegazkinak erabiliz. 75 urte beranduago, galdera horri erantzuna emoten saiatu dira nazioarteko eta bertoko kazetariak bonbardaketaren urteurreneko egitarauaren barruan. Hain zuzen, Iñaki Soto Garako zuzendaria, Bingen Zubiria Deiako zuzendaria, Javier Moreno El Paiseko zuzendaria, Mikel Aiestaran EITBko gerra korrespontsala, eta Graham Keeley The Timeseko korrespontsala kazetariek gerra garaian izan behar duten jarreraz mintzatu dira. Mahainguruan parte hartu dutenek, argi dute kazetaritza ezinbesteko tresna bat dela gerra garaian, baina tresna hori modu egokian erabiltzearen garrantzia nabarmendu dute. Izan be, “informazioa eta propaganda” bereizten dituen muga “oso estua” dela argudiatzen dute.
Gerra bat hasten denean edo giza eskubideen urraketa bat emoten denean komunikabideek betebehar sozial bat dute? Geroge L. Steer kazetari famatuak, esaterako, baietz uste zuen, eta Gernika-Lumoko sarraskia hurbiletik ezagutu ostean, euskaldunen eta errepublikaren alde egin zuen 36ko gerran. The Times egunkariaren bitartez bonbardaketaren zabalkundea egiteaz gain, laguntza militarra eskatu zion Erresuma Batuari, hegazkinak eta armak Euskal Herrira bidaltzeko erregutuz. Izan be, lehenengo biderrez historian, biztanle arruntak erasotu zituen armada batek hegazkinak erabiliz.
75 urte beranduago, galdera horri erantzuna emoten saiatu dira nazioarteko eta bertoko kazetariak bonbardaketaren urteurreneko egitarauaren barruan. Hain zuzen, Iñaki Soto Garako zuzendaria, Bingen Zubiria Deiako zuzendaria, Javier Moreno El Paiseko zuzendaria, Mikel Aiestaran EITBko gerra korrespontsala, eta Graham Keeley The Timeseko korrespontsala kazetariek gerra garaian izan behar duten jarreraz mintzatu dira.
Mahainguruan parte hartu dutenek, argi dute kazetaritza ezinbesteko tresna bat dela gerra garaian, baina tresna hori modu egokian erabiltzearen garrantzia nabarmendu dute. Izan be, “informazioa eta propaganda” bereizten dituen muga “oso estua” dela argudiatzen dute.