Hiru belaunaldiren gerrako estualdiak
Toyoichi Ihara, Terumi Kuramori eta Kiyomi Iguro. Nagasakitik etorritako hiru japoniar dira. Bonba atomikoak sortutako kalteak pairatu zituztenak, hain zuzen be. Adin ezberdina zuten ezbeharra Nagasakira ailegatu zenean; urte bete, 9 eta 19 urte zituzten. Bakoitzak leku ezberdinetik bizi izan zuen zorigaitza; bakoitzak mosu ezberdinean. Baia guztiek dute gogoan 1945eko abuztuaren 9 hura. « Bonba atomikoa erori zen momentu hartan –1945eko abuztuaren 9an, 11:02an– zuhaitz baten gainean nengoen ni, mendian. 9 urte nituen nik orduan. Eguzkiaren izpia baino 1.000 aldiz argi gogorragoa nabaritu nuen orduan. Gainera, haize gogorraren ondorioz, lurrera erori eta konortea galdu nuen», gogoratuz azaldu zuen bizitako esperientzia. Zorionez, ez zuen zauri larririk izan Iharak, baina zerutik objektuak erortzen ikusten jarraitzen zuen. Nagasaki erdialdean gertatzen ari zenaz jabetzen hasi zen orduan Ihara. Leherkataren ondorengo orduak be ez ziren xamurrak izan Nagasakikoarentzat: «Jendea alde egiten ikusi nuen, norabiderik barik; arropa eta ilea erre-erre eginda zuten, ia-ia biluzik zeuden». Momentu hartan ez zuen Nagasakin jaurtitako bonba atomikoa ezagutzen; ezta bere ahalmen suntsitzailea be. Denbora tarte labur batean Nagasaki guztia suntsituta ikusi zuen. Guztia hegan, erreta… Bero ikaragarria zegoela gogoan du Iharak; «4.000 gradutara zegoen». 240.000 biztanle zituen orduan Nagasakik; horietatik 74.000 momentuan hil ziren eta beste 75.000, ostera, zauritu. Ezbeharra [...]
Toyoichi Ihara, Terumi Kuramori eta Kiyomi Iguro. Nagasakitik etorritako hiru japoniar dira. Bonba atomikoak sortutako kalteak pairatu zituztenak, hain zuzen be.
Adin ezberdina zuten ezbeharra Nagasakira ailegatu zenean; urte bete, 9 eta 19 urte zituzten. Bakoitzak leku ezberdinetik bizi izan zuen zorigaitza; bakoitzak mosu ezberdinean. Baia guztiek dute gogoan 1945eko abuztuaren 9 hura.
« Bonba atomikoa erori zen momentu hartan –1945eko abuztuaren 9an, 11:02an– zuhaitz baten gainean nengoen ni, mendian. 9 urte nituen nik orduan. Eguzkiaren izpia baino 1.000 aldiz argi gogorragoa nabaritu nuen orduan. Gainera, haize gogorraren ondorioz, lurrera erori eta konortea galdu nuen», gogoratuz azaldu zuen bizitako esperientzia.
Zorionez, ez zuen zauri larririk izan Iharak, baina zerutik objektuak erortzen ikusten jarraitzen zuen. Nagasaki erdialdean gertatzen ari zenaz jabetzen hasi zen orduan Ihara. Leherkataren ondorengo orduak be ez ziren xamurrak izan Nagasakikoarentzat: «Jendea alde egiten ikusi nuen, norabiderik barik; arropa eta ilea erre-erre eginda zuten, ia-ia biluzik zeuden».
Momentu hartan ez zuen Nagasakin jaurtitako bonba atomikoa ezagutzen; ezta bere ahalmen suntsitzailea be. Denbora tarte labur batean Nagasaki guztia suntsituta ikusi zuen. Guztia hegan, erreta… Bero ikaragarria zegoela gogoan du Iharak; «4.000 gradutara zegoen».
240.000 biztanle zituen orduan Nagasakik; horietatik 74.000 momentuan hil ziren eta beste 75.000, ostera, zauritu. Ezbeharra ez zen hildako horiekin bukatu; izan be, erradiazioaren eraginak jasaten ari ziren begibistan ezer ez zuten pertsonak. Ilea erortzen zitzaien, eta baita atzazkalak be.
Nagasakitik 5,8 kilometrotara dagoen mendian zegoen Kuramori urte bete zuela. Ez du bonba atomikoaren oroitzapenik, baina ongi asko daki zer den leherketa baten ondorioz maite diren pertsonak galtzea. Gaur egun be sufrimendu horiek berarekin daramatza Kuramorik. «Bonba atomikotik bizirik atera garenontzat egun guztiak dira abuztuaren 9a», dio. Indar nuklearra eta gizatasuna ez direla bateragarriak uste du japoniarrak. Horregatik, gaur egungo gazteek bakearen eta egonkortasunaren alde egin beharko luketela uste du.
Bestalde, Igurok 19 urte zituen Nagasiko bonba atomikoa gertatu zenean. Gaur egun 86 urte ditu. Erizaina zen garai hartan. Erretako gorpuak ikusten ohitu zen Iguro bonba atomikoaren ondorioz. Hain ziren erredura handiak, biktimak gizonezkoak edo emakumezkoak ziren jakiterik be ez zegoela. Ospitalean zituzten gorpuak gusanoz betetzen hasiak ziren bi egun igarota, eta, bitartean, nola hiltzen ziren ikusi behar izan zuten bertako langileek; tartean, Igurok. Orduko usain txarra eta ke beltza ditu oraindik gogoan 86 urteko japoniarrak.
67 urte igaro badira be, gerrako estualdia oraindik be bizi dute Nagasakiko hiritarrek. Egun, arma nuklearren aurrean, bakea dute helburu Nagasakiko bonba atomikotik bizirik ateratakoek. Horretarako, bakea lortzeko bidean lan egiteko konpromisoa erakutsi dute.