Roman Herzogek eta Lokarrik hartuko dituzte Gernika Sariak
Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez, Roman Herzog Alemaniako presidente ohiak eta Lokarri akordioaren, kontsultaren eta berradiskidetzearen aldeko herritarren sarea izango dira aurtengo Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko Gernika Sariak jasoko dituztenak. Sari banaketa apirilaren 26an egingo dute, Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian, bonbardaketaren 75. urteurrenean bertan. Sari horiez gain, aipamen berezi bat be egingo du udalak aurten. Hain zuzen, Gernika Gogoratuz Fundazioari egingo dio aipamen berezia, bere 25. urteurrenean, urte horietan guztietan egindako lana eskertze aldera. Gernika Sariak banatuko dituzten eguna garrantzitsua izango dela azaldu du Jose Mari Gorroño alkateak, Gernika bonbardatu zutenetik 75 urte beteko direlako. Gorroñoren esanetan, «herriak ez ditu egun hartako gertakariak ahaztu gura, inoiz gertatu beharko ez litzatekeena gertatu zen-eta». Armen eta gerraren aurrean, «bakearen, elkarbizitzaren eta kulturaren aldeko apustua» egingo dutela azaldu du Gorroñok, «herri aberasgarriagoan» bilakatuz. 75. urteurrenaren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Gernika-Lumoko zenbait taldek eta udalak berak, eta horien aurkezpena egin zuten atzo Jose Mari Gorroño alkateak, Naiara Urberuaga Kultura zinegotziak eta Rikardo Abaunza Kultur Etxeko zuzendariak. Hain zuzen be, EiTBk bonbardaketaren inguruan egin duen lehen filmagaz emongo diote hasiera apirilaren 26ari. Ostean, Nestor Basterretxearen Agonia del Fuego monumentuaren inauguruazioa, Pasealekuko sirena hotsa eta herri antzerkia egingo dituzte, besteak beste. Gainera, bonbardaketan hildakoen aldeko elizkizuna eta [...]
Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez, Roman Herzog Alemaniako presidente ohiak eta Lokarri akordioaren, kontsultaren eta berradiskidetzearen aldeko herritarren sarea izango dira aurtengo Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko Gernika Sariak jasoko dituztenak. Sari banaketa apirilaren 26an egingo dute, Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian, bonbardaketaren 75. urteurrenean bertan.
Sari horiez gain, aipamen berezi bat be egingo du udalak aurten. Hain zuzen, Gernika Gogoratuz Fundazioari egingo dio aipamen berezia, bere 25. urteurrenean, urte horietan guztietan egindako lana eskertze aldera.
Gernika Sariak banatuko dituzten eguna garrantzitsua izango dela azaldu du Jose Mari Gorroño alkateak, Gernika bonbardatu zutenetik 75 urte beteko direlako. Gorroñoren esanetan, «herriak ez ditu egun hartako gertakariak ahaztu gura, inoiz gertatu beharko ez litzatekeena gertatu zen-eta». Armen eta gerraren aurrean, «bakearen, elkarbizitzaren eta kulturaren aldeko apustua» egingo dutela azaldu du Gorroñok, «herri aberasgarriagoan» bilakatuz.
75. urteurrenaren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Gernika-Lumoko zenbait taldek eta udalak berak, eta horien aurkezpena egin zuten atzo Jose Mari Gorroño alkateak, Naiara Urberuaga Kultura zinegotziak eta Rikardo Abaunza Kultur Etxeko zuzendariak.
Hain zuzen be, EiTBk bonbardaketaren inguruan egin duen lehen filmagaz emongo diote hasiera apirilaren 26ari. Ostean, Nestor Basterretxearen Agonia del Fuego monumentuaren inauguruazioa, Pasealekuko sirena hotsa eta herri antzerkia egingo dituzte, besteak beste. Gainera, bonbardaketan hildakoen aldeko elizkizuna eta lore eskaintza be egingo dituzte, urtero legez, Zallo hilerrian.
Halanda be, egun horretako gertakariak gogora ekartzeko, apirilaren 26an ez ezik, urrira bitarteko egitarau zabala antolatu dute herriko taldeek eta udalak: hitzaldi-solasak, erakusketak, filmak, omenaldiak, lore eskaintzak, antzerkiak… eta beste hainbat bilduko ditu egitarauak.
Erakusketen artean, esaterako, Jose Maria Esparzaren Nazio baten mapak, Ortiz de Elgearen Gernika, Jose de Labauria jaunari omenaldia eta Aterpe Bila jarriko dituzte ikusgai apirilean zehar. Uda partean, ostera, Kids Gernika eta Gernika ikuspuntu desberdinetatik erakusketak ikusi ahalko ditu herritarrak.
Halaber, Zine Klub Elkartearen eskutik, bonbardaketaren urteurreneko zikloagaz gozatzeko aukera izango du herritarrak. Hala, Gernika eta Zinearen baitan, Lauaxeta, Zerutik sua dator, La guerra civil en Euskadi, Ikuska II, Aterpe barik eta El cine contra la barbarie filmak emango dituzte, besteak beste.
George Steer kazetaria omentzeko tartea be hartuko dute, beste behin. Hala, haren eskulturaren parean lore eskaintza egingo dute, eta bonbardaketako testigantzak irakurriko dituzte. Gainera, Gernika bonbardatu zutenean herriko alkate zen Jose de Labauriari be omenaldia egingo diote, haren omenezko bustoa inauguratuz. Bestalde, Nagasakiko bonbardaketatik bizirik ateratako Toyoichi zinegotziak bere testigantzak kontatzeko aukera izango du, apirilean bertan.
Aipatutako guztiaz gain, kontzertuak, hitzaldi-solasak, ikuskizunak… eta beste hainbat jarduera antolatu dituzte.