Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Bereziak
    • Adituaren HITZA
    • Zerbitzuak
  • Zorion agurrak
  • Eskelak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Greba deialdiagaz bat egiteko eta kalera irteteko eskatu du ELAk

Busturialdea
Ekonomia

Gotzon Basaraz, Nere Urrestarazu eta Lourdes Ansotegi Busturialdeko ELAren ordezkariek egueneko “greba deialdiagaz bat egiteko, eta mobilizazioetan parte hartzeko” eskatu dute, gaur eguerdian egindako agerraldi baten. “Zapaterok hasi eta Raxoik amaitu” duen murrizketa prozesu etengabea azken hamarkadetako atzerapauso handiena dela iritzita, langileriaren oihua “kalera” ateratzeko deialdia egin dute. Hala, goizean Bilbon egingo diren mobilizazioetara joateko, eta arratsaldean Gernika-Lumoko eskualde mailako manifestazioan parte hartzeko eskatu dute. Eskualdeko sindikatuek eta eragile sozialek deitu duten manifestazioa 18:30ean hasiko da, Merkurio Iturriaren ondotik. Urrestarazuk azaldu duenez, “greba eguna ez da etxean geratzeko, langileak bat eginik daudela erakusteko eguna da”. ELAren ordezkariaren ustez, urteetan zehar lan baldintzetan emon diren “aurrerapausoak bertan behera” geratu daitezke lan erreforma barriagaz. Izan be, lan erreforma egietaz gain, Alderdi Popularrak “negoziazio kolektiboaren erreforma” egitea ahalbidetuko du. ELAko ordezkariak baikor azaldu dira greba egunak izango duen harreraz berba egitean. Urrestarazuk, esaterako, grebak “harrera oso ona” izango duela esan du. “Herritarrak greba egiteko arrazoiekin bat datoz, eta kalera irtengo direla deritzogu” dio. Basarazek nabarmendu duenez, gainera,  “kalean indarra egin ezean, lan erreformak aurrera egitea errazagoa izango da”. Hala, “basakeriaren aurrean” eskualdeko herritar guztiak  mobilizatzea eskatu du. Beldurra berba be, ELAren ordekarien ahotan egon da. Urrestarazuk argitu duenez, “zenbait langileek greba ez egitearen [...]

2012/03/27
Busturialdeko Hitza

Gotzon Basaraz, Nere Urrestarazu eta Lourdes Ansotegi Busturialdeko ELAren ordezkariek egueneko “greba deialdiagaz bat egiteko, eta mobilizazioetan parte hartzeko” eskatu dute, gaur eguerdian egindako agerraldi baten. “Zapaterok hasi eta Raxoik amaitu” duen murrizketa prozesu etengabea azken hamarkadetako atzerapauso handiena dela iritzita, langileriaren oihua “kalera” ateratzeko deialdia egin dute. Hala, goizean Bilbon egingo diren mobilizazioetara joateko, eta arratsaldean Gernika-Lumoko eskualde mailako manifestazioan parte hartzeko eskatu dute. Eskualdeko sindikatuek eta eragile sozialek deitu duten manifestazioa 18:30ean hasiko da, Merkurio Iturriaren ondotik. Urrestarazuk azaldu duenez, “greba eguna ez da etxean geratzeko, langileak bat eginik daudela erakusteko eguna da”. ELAren ordezkariaren ustez, urteetan zehar lan baldintzetan emon diren “aurrerapausoak bertan behera” geratu daitezke lan erreforma barriagaz. Izan be, lan erreforma egietaz gain, Alderdi Popularrak “negoziazio kolektiboaren erreforma” egitea ahalbidetuko du. ELAko ordezkariak baikor azaldu dira greba egunak izango duen harreraz berba egitean. Urrestarazuk, esaterako, grebak “harrera oso ona” izango duela esan du. “Herritarrak greba egiteko arrazoiekin bat datoz, eta kalera irtengo direla deritzogu” dio. Basarazek nabarmendu duenez, gainera,  “kalean indarra egin ezean, lan erreformak aurrera egitea errazagoa izango da”. Hala, “basakeriaren aurrean” eskualdeko herritar guztiak  mobilizatzea eskatu du. Beldurra berba be, ELAren ordekarien ahotan egon da. Urrestarazuk argitu duenez, “zenbait langileek greba ez egitearen arrazoia beldurra izango da”. Dioenez, “kontratu oso prekarioak” dituztenei, esaterako, greba egiteko eskubidea ukatzen zaie. Urrestarazuren ustez, erreformaren helburuetako bat “beldurraren bitartez langileak irmo jartzea da, eta horren aurrean, kalera irtetzea da aukera bakarra.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina hileko azken barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko hilabeteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Nor gara
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.