Ehunka lagun bildu ziren zapatuan Muxikako Inama eta Foruko Rinder enpresek deitutako manifestazioan. Herritar eta langileekin batera, eskualdeko hainbat enpresetako langile batzordeko kideak be bertan izan ziren. Hala nola, Inama, Rinder, Laminados Losal, Salica, Wartsila Iberica, Astilleros de Murueta, Cumenager, Seber Altube Ikastola, Bermeoko Udala eta paramunizipalak, Ebaki XXI, Gernikako Udala eta Andia Group enpresetako langile batzordeek egin zuten bat manifestazioagaz.