Helburua beteta amaitu du domekako partida Bizkaia Gernika Rugby taldeak. Izan be, sailkapen nagusiko laugarren postua berreskuratzeko aukera aprobetxatu, eta Cetransa El Salvadorren (Valladolid, Espainia) kontra 26-14 irabazi dute basurdeek. Hartara, play off postuetara itzuli dira gernikarrak. Helburua, baina, uste baino gehiago sufrituta lortu dute gernikarrek, partida menpean izan arren. Azkenean, alabaina, erasoko bonus puntu eta guzti gailendu ziren basurdeak, eta, horri, esker, bost puntu gehitu zituzten Urbietan jokatutako partidan. Horrenbestez, VRAC Quesos Entrepinaresek (57 puntu), U.E. Santboiana SEATek (55 puntu), AMPO Ordiziak (55 puntu) eta Bizkaia Gernika Rugby taldeak (45 puntu) osatzen dituzte taularen gorengo postuak, hurrenez hurren. Hurrengo neurketa liderraren aurka izango dute basurdeek, VRAC Quesos Entrepinaresen zelaian jokatuko baitute apirilaren 1ean.