Foruko Rinder enpresako langileek kontzentrazioa egin dute gaur goizean Gernika-Lumoko merkatu plazaren aurrean, enpresaren egoera beste batez salatzeko. Langileek grebarako deia egin dute eguaztenerako. Hala, langileek adierazi dutenez, eguaztenean bertan kanpatu egingo dute enpresa aurrean, egoera salatzeko eta greban daudela adierazteko. Egun berean, gainera, kontzentrazioa egingo dute Carlos Gangoiti kalean, Torre Zuri egoitzaren ondoan, 12:00etan.