‘Hiriak Bakean’ proiektua aurkeztu dute gaur, Gernika-Lumon
2012 Euskadi egitasmoaren baitan, Hiriak Bakean proiektua aurkeztu dute gaur, Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan. Proiektu horregaz bat egin dute Gernika-Lumok eta Eibarrek, eta aurkezpenean izan dira Bizkaiko udalerriko alkate Jose Mari Gorroño, Gipuzk...
2012 Euskadi egitasmoaren baitan, Hiriak Bakean proiektua aurkeztu dute gaur, Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan. Proiektu horregaz bat egin dute Gernika-Lumok eta Eibarrek, eta aurkezpenean izan dira Bizkaiko udalerriko alkate Jose Mari Gorroño, Gipuzkoako herriko alkateorde Maria Jose Telleria eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuorde eta 2012 Fundazioaren Patronatuko kide Antonio Rivera.
Horren harira, hainbat ekitaldi egingo dituzte Gernika-Lumon eta Eibarren, eta horiek guztiak be gaur aurkeztu dituzte. “Bi udalerri horiek jasan zituzten bonbardaketa izugarrien 75. urteurrena eta indarkeria gaitzezteko eta kultura goraipatzeko” antolatu dituzte ekitaldiok.
Prestatu duten programazioa gaur goizean aurkeztu duten Gerra eta Bakea: zuzeneko begiradak izeneko erakusketagaz hasiko da. Erakusketa hori osatzeko, nazioartean ospe handia lortu duten 33 gerra kazetari-argazkilariren lanak batu dituzte.