‘Txori Argi’ atunontzia aske utzi dute isuna ordaintzeko bermea aurkeztu eta gero
Mozambikeko uretan zegoen Bermeoko Txori Argi atunontzia aske utzi dute bart isuna ordaintzeko bermea aurkeztu ondoren. 927.000 euroko isuna jarri zion Mozambikeko Gobernuak Inpesca enpresako atunontziari, herrialdearenak diren uretan legez kanpo arran...
Mozambikeko uretan zegoen Bermeoko Txori Argi atunontzia aske utzi dute bart isuna ordaintzeko bermea aurkeztu ondoren. 927.000 euroko isuna jarri zion Mozambikeko Gobernuak Inpesca enpresako atunontziari, herrialdearenak diren uretan legez kanpo arrantzan egitea leporatuta.
Hilaren 14an, satelite bidez Mozambikeko uretan harrapatu zuten Bermeoko atunontzia, ustez baimenik gabe arrantzan. Zenbait iturriren arabera, 1,9 milioi euroko balioa duen atun kopurua atzeman zioten ontziaren biltegietan. Ordutik Nacalako portuan geldik egon behar izan dute.
Hilaren 30era arteko epea
Manuel Castiano Afrikan arrantzarako kontrolaz arduratzen den Espainiako ordezkariak jakinarazi duenez, Inpescak hilaren 30era arteko epea du Mozambikeko Gobernuak ipini dion isuna ordaintzeko. Harek azaldutakoaren arabera, bermea BBVA bankuak eman dio enpresari.
Bestalde, Txori Argi-k Mozambikeko uretan nabigatu ahalko du, soilik herrialde horretako Arrantza ministerioak horretarako baimen berezia ematen badio.
Atunontzia osatzen duten 37 arrantzaleak «ondo» daudela zehaztu dute.