Mozambikeko uretan zegoen Bermeoko Txori Argi atunontzia aske utzi dute bart isuna ordaintzeko bermea aurkeztu ondoren. 927.000 euroko isuna jarri zion Mozambikeko Gobernuak Inpesca enpresako atunontziari, herrialdearenak diren uretan legez kanpo arran...
Londresko Gorte Gorenak Eneko Gogeaskoetxea preso politikoak bere estradizioaren kontra jarritako helegitea aztertuko du bihar. Bai defentsak eta baita fiskaltzak be euren arrazoiak azalduko dituzte biharko auzi saioan. Gogeaskoetxearen abokatuak urtarrilaren 27an jarri zuen helegitea Gorte Gorenean, Londresko auzitegiak busturiarraren estradizioa onartu ostean. Gorte Gorenak Gogeaskoetxearen estradizioaren alde eginez gero, Auzitegi Gorenera joteko aukera izango luke busturiarrak. Urtarrilaren 23an onartu zuen Daphne Wickham epaileak Gogeaskoetxearen espainiaratzea. Hain zuzen, zortzi euroagindu luzatu zituen Espaianiak busturiarraren kontra, eta 14 deliturengatik epaitu gura du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Besteak beste, Bilboko Guggenheim Museaoern inaugurazioan ertzain bat hil izana leporatzen diote Gogeaskoetxeari. Erregea hiltzen saiatzeagatik be epaitu gura zuen Espainiak; baina auzi horretan bere kontrako frogak Kepa Arronategi bere lehengusuari inkomunikazio egoeran ateratako inkulpazioak zirela eta, atzera bota zuten bien kontrako akusazioak. Hortaz, Espainiak ezin izango du delitu horregatik epaitu.