Lurralde antolakuntzan herritarren parte hartzea bermatzeko eskatu du Busturialdean Lan eta Bizik
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Lurralde Zatikako Planaren (LZP) prozedura bertan behera uzteko eskatu dio Busturialdean Lan eta Bizi plataformak Bizkaiko Foru Aldundiari. Gaur arratsaldean Gernika-Lumon egindako agerraldian herritarren parte hartzea bermatzeko eskatu diote, bide demokratikoak exijituz: “Bizitzeko eredua adosten dugu edo etorkizun iraunkorrik ez da egongo; krisia, pobrezia eta langabezia baino ez”, esan dute.
Jendartearen bizimoduan eragina duten neurri eta politika guztietan herritarrek erabakitzeko eskaubiderik ez dutela salatu du plataformak; “eztabaidatzeko eta era dekokratiko batean erabakitzeko aukerak lapurtu dizkigute”, esan dute.
Bizkaiko Foru Aldundiak Busturialdea eta Lea-Artibai eskualdeetarako proposatzen duen Lurralde Zatikako Planak datozen 16 urteetan eskualde bietako zein herritarren etorkizuna antolatuko duela esan du Busturialdean Lan eta Bizik, “eta antolaketa horren lerro nagusietan herritarrek ez dugu zer esanik”.
Eskualdeak eta Busturialdeko herritar zein langileek bizi duten krisi egoera “inposatutako” neurri guztien ondorio direla salatu du plataformak: “lan erreformak, gastu publikoan eta zerbitzu publikoetan murrizketak, gure eskualderako politika ekonomikoaren inposaketa, LZPa…”. Inposaketa eta murrizketa horiei aurre egiteko sindikatuek martxoaren 29rako deitu duten greba orokorrean “modu aktiboan” parte hartzeko deia egin du plataformak, “gure esku dagoelako eskualdeko egoerari buelta ematea”.
Era berean, zapatuan, martxoaren 24an, Inamak eta Rinderrek Gernika-Lumon egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia be egin die Busturialdean Lan eta Bizik herritarrei.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.