Ia 4 urteko kartzela zigorra eskatu dute iazko greban eskuorriak banatzen ibili zirenentzat
Iaz Gernika-Lumon egindako greba orokorrean identifikatutako pikete informatibo bakoitzarentzat fiskalak 3 urte eta 9 hilabeteko kartzela zigorra eta 6.000 euroko isuna eskatu du, hiruna delitu egotzita; ebasketa delitua, kalte materialak eragitea eta langileen eskubideen aurkako delitua, hain zuzen be. Guztira, hamazortzi lagun identifikatu zituen Ertzaintzak iazko urtarrilaren 28an Gernika-Lumon egindako greba orokorrean. «Ertzaintza alboan geneukala zabalik zeuden komertzioetan eskuorriak banatu eta inolako indarkeria barik herriko kale nagusietatik ibili ondoren, identifikatu egin gintuzten, Erkoreka supermerkatuan furgoneta baten gurpil bat zulatu zela esanez», azaldu dute auzipetutako 18 lagun horiek. Salaketa bertan behera gelditu bada be, fiskalak, guztira, 72 urteko kartzela zigorra eta 108.000 euroko isuna eskatu du auzipetutako horientzat. «Tamainako eskaera» horrek helburu bakarra duela uste dute auzipetutakoek: «martxoaren 29ko greba orokorra baldintzatzea, herritarrak mehatxatuz». Greba eskubidea bermatuz Gertaeraren barri emoteko egin zuten prentsaurrekoan, «langileen eskubideak defendatzearren» epaituko ziztuztela salatu zuten inputatuek iaz. «Pikete informatiboen arrazoia greba eskubidea bermatzea» zela azaldu zuten, «herritarren protestatzeko eskubidea bermatzea», alegia. Era berean, langileek grebarako duten eskubidea «gero eta mugatuago» dagoela kritikatu zuten prentsaurrekoan, «prekaritateak greba eskubidea guztiz mugatzen duelako». Dena den, egoera horren aurrean ez dutela greba eskubidea ukatzerik aitortu dute; izan be, Euskal Herrian eredu sozial barri bat eraiki behar dela argi dute: «eredu [...]
Iaz Gernika-Lumon egindako greba orokorrean identifikatutako pikete informatibo bakoitzarentzat fiskalak 3 urte eta 9 hilabeteko kartzela zigorra eta 6.000 euroko isuna eskatu du, hiruna delitu egotzita; ebasketa delitua, kalte materialak eragitea eta langileen eskubideen aurkako delitua, hain zuzen be.
Guztira, hamazortzi lagun identifikatu zituen Ertzaintzak iazko urtarrilaren 28an Gernika-Lumon egindako greba orokorrean. «Ertzaintza alboan geneukala zabalik zeuden komertzioetan eskuorriak banatu eta inolako indarkeria barik herriko kale nagusietatik ibili ondoren, identifikatu egin gintuzten, Erkoreka supermerkatuan furgoneta baten gurpil bat zulatu zela esanez», azaldu dute auzipetutako 18 lagun horiek.
Salaketa bertan behera gelditu bada be, fiskalak, guztira, 72 urteko kartzela zigorra eta 108.000 euroko isuna eskatu du auzipetutako horientzat. «Tamainako eskaera» horrek helburu bakarra duela uste dute auzipetutakoek: «martxoaren 29ko greba orokorra baldintzatzea, herritarrak mehatxatuz».
Greba eskubidea bermatuz
Gertaeraren barri emoteko egin zuten prentsaurrekoan, «langileen eskubideak defendatzearren» epaituko ziztuztela salatu zuten inputatuek iaz. «Pikete informatiboen arrazoia greba eskubidea bermatzea» zela azaldu zuten, «herritarren protestatzeko eskubidea bermatzea», alegia. Era berean, langileek grebarako duten eskubidea «gero eta mugatuago» dagoela kritikatu zuten prentsaurrekoan, «prekaritateak greba eskubidea guztiz mugatzen duelako».
Dena den, egoera horren aurrean ez dutela greba eskubidea ukatzerik aitortu dute; izan be, Euskal Herrian eredu sozial barri bat eraiki behar dela argi dute: «eredu sozial justuagoa eta demokratikoagoa, non ekonomia pertsonen zerbitzura egon behar den eta ez alderantziz». Inork ezer emongo ez duela jakin arren, eredu aldaketa posiblea dela uste dute. «Guk eskuratu beharko dugu aldaketa posible egingo duen boterea, gure borrokaren bitartez, eta, horretarako, inoiz baino ozenago aldarrikatuko dugu greban parte aktiboa izan behar garela, gure eskubidea eta erantzunkizuna delako».
Horregatik, aurten be kalera irtengo dira auzipetutako hamazortzi herritarrak «inoiz baino indar gehiagoz», greba eskubidea langile askok praktikan ukatua duten eskubide bat dela jakinda.
Indarrak bilduta kalera
Gauzak horrela, inposaketa eta mehatxuak indargabetzeko erantzunik onena indarrak bildu eta martxoaren 29an herritar guztiak kalean egotea izango dela iritzita, aldaketaren alde borrokatzeko izango dira kalean egun horretan auzipetutakoak, herritarrakaz batera.