Kotxe karabana bategaz egin dute protesta Rinderreko beharginek
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Aberastu ostean enpresa zuzendaritzak lantegia itxi gura duela eta, Rinderreko langileek protesta-mobilizazioak egiten hasi dira gaur goizean. Hain zuzen be, lehenengo protesta egunean kotxe karabana zaratatsu bat egin dute. 10:30ak aldera lantegitik irten ostean, Gernika-Lumoko kaleak zeharkatu dituzte, beharginek bizi duten egoera salatzeko asmoagaz. Izan be, urte amaieran Foruko Rinder enpresa zarratuko dutela jakinarazi die enpresa zuzendaritzak.
Gaurkoaz gain, langileek mobilizazio egun gehiago aurreikusi dituzte. Astelehenean, esaterako, enpresaren Zamudioko eraikin zentralera joango dira. Bertan elkarretaratzea egitea aurreikusten dute.
Eguaztenean, bestalde, Foruko Udalbatzan mozio bat aurkeztuko dute enpresako beharginek. Udalak presioa egiten laguntzea da helbrua.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.