Ezker Abertzaleak Gautegiz Arteagako Udala zorpetuta utzi duenik ukatu egin du Bilduk
Gautegiz Arteagako Udalak zorrik duenik eta aurrekontuetan desfaserik dagoenik ukatu egin du Bilduk. Ezker Abertzalea zegoen alkatetzan aurreko agintaldian, eta aurreko lau urteetatik eratorritako zorrik ez dagoela aipatu du koalizioak. “Agintald...
Gautegiz Arteagako Udalak zorrik duenik eta aurrekontuetan desfaserik dagoenik ukatu egin du Bilduk. Ezker Abertzalea zegoen alkatetzan aurreko agintaldian, eta aurreko lau urteetatik eratorritako zorrik ez dagoela aipatu du koalizioak. “Agintaldia superabitagaz itxi zen”, adierazi du Bilduk prentsa oharrean, eta Gautegiz Arteagako alkate Juan Felix Naberanek egindako adierazpenak egiazkoak ez direla esan du. “Alkatearen esanak itxuragabeak dira, eta gaizkiulertuak sor ditzazke. Besteak beste, udaleko webgunearen kostua urtean 600.000 eurokoa zela esan zuen alkateak, aurrekontua, benetan, urtean 600 eurokoa zenean”.
Gautegiz Arteagako Udalak kredito bakarra duela aipatu du Bilduk, 580.000 eurokoa. “Hori kitatzeko, 80.000 euro ordaindu behar ditu urtean, eta horrek udaleko aurrekontuentzat ez da gainkarga bat, ez du herriaren etorkizuna kolokan jartzen”. Gainera, hipoteka hori udalean ordezkaritza zuten alderdi politko guztien onespenagaz onartu zutela gogorarazi du Bilduk, EAJrena barne. “Kreditoa, dena den, ez zen zuen udalak eskatu gestio txarra egin zuelako, Bizkaiko Foru Aldundiak Kultur Etxearen bigarren fasea egiteko agindutako laguntza emon ez zuelako baizik”. Laguntza horren %75a ordaindu barik utzi zuen Aldundiak.