Enpresak proposatutako kaleratzeak onartu dituzte Inamako langileek
Inamako langileek enpresak proposatutako kaleratzeak onartu zituzten atzo egindako batzarrean. David Palacios enpresa-batzordeko kidearen esanetan, bilera horretan, 67 langilek kaleratzeen planaren aldeko botoa emon zuten, eta beste 20k, ostera, kontra...
Inamako langileek enpresak proposatutako kaleratzeak onartu zituzten atzo egindako batzarrean. David Palacios enpresa-batzordeko kidearen esanetan, bilera horretan, 67 langilek kaleratzeen planaren aldeko botoa emon zuten, eta beste 20k, ostera, kontrakoa. Hori dela eta, epaia emoten dutenean, langileak kaleratuko dituzte. Palaciosen arabera, «behartutako itxiera» bat da.
Atzo hitzartutakoaren arabera, Inamako langileek lan egindako urte bakoitzeko 35 egun kobratuko dituzte, gehienez, 20 hilerokotan, edota 50.000 euro kobratuz.
Hitzartutakoagaz amaiera emon diote langileek martxan jartzeko asmoa zuten proiektuari. Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Muxikako Udalaren laguntza izan dute aipatu proiekturako, baina azkenean, enpresa-batzordeak ez du langileak konbentzitzerik lortu.
Nork bere iritzia duela eta enpresa-batzorde modura iritzi guztiak onartu behar dituztela esan du Palaciosek; nahiz eta, enpresa-batzordeak pentsatu «borroka egiteak merezi» duela.