Puntu bakarragatik galdu du KESBek
Gernika KESBeko neskak sailkapenaren goikaldean dauden taldeei aurre egiteko gai dira Malosten jokatzen dutenean, baina batzutan, partidak ihes egiten die azkenengo minutuetan. Fundacion Promete talde errioxarraren kontra hala gertatu zen, eta hamargarren partida irabazteko aukera galdu zuten Gernikarrek. Estu hartu zuten ligako bosgarren sailkatua, baina 64-65 galdu zuten. Markagailuan oreka izan zen nagusi partida guztian zehar. Lehenengo zatia, esaterako, 23-25 amaitu zen. Bigarren zatia be, bardin hasi zen, baina partidak erritmo gehiago izan zuen. Hala amaitzeko hiru minuturen faltan bertokoek bost puntuko aldea lortu zuen. Azkenengo hiru minutuetan, halanda be, zeharo okertu zitzaien partida bertokoei. Erasoan hiru falta adierazi zituen epaileak, ez zuten asmatu jaurtiketa libreen marratik, eta errioxarrek hiruko erabakiorra sartu zuten partidari buelta emonez. Ligako partida guztietan bezala, Maloste jendez gainezka egon zen bertoko jokalariak animatzeko. Halanda be, ezin izan zuten jaia garaipenagaz biribildu.
Gernika KESBeko neskak sailkapenaren goikaldean dauden taldeei aurre egiteko gai dira Malosten jokatzen dutenean, baina batzutan, partidak ihes egiten die azkenengo minutuetan. Fundacion Promete talde errioxarraren kontra hala gertatu zen, eta hamargarren partida irabazteko aukera galdu zuten Gernikarrek. Estu hartu zuten ligako bosgarren sailkatua, baina 64-65 galdu zuten.
Markagailuan oreka izan zen nagusi partida guztian zehar. Lehenengo zatia, esaterako, 23-25 amaitu zen. Bigarren zatia be, bardin hasi zen, baina partidak erritmo gehiago izan zuen. Hala amaitzeko hiru minuturen faltan bertokoek bost puntuko aldea lortu zuen.
Azkenengo hiru minutuetan, halanda be, zeharo okertu zitzaien partida bertokoei. Erasoan hiru falta adierazi zituen epaileak, ez zuten asmatu jaurtiketa libreen marratik, eta errioxarrek hiruko erabakiorra sartu zuten partidari buelta emonez.
Ligako partida guztietan bezala, Maloste jendez gainezka egon zen bertoko jokalariak animatzeko. Halanda be, ezin izan zuten jaia garaipenagaz biribildu.