Laugarrena bezala, bosgarrena Lea Artibaira
Barikuetan Jai Alai kiniela txapelketaren laugarren funtzioan gertatu bezala, bosgarren funtzioa Lea Artibaiko puntistek irabazi zuten. Hain zuzen, Antxon Alberdi etxebarriarrarentzat eta Eñaut Salegi markinarrarentzat izan zen garaipena. Lea Artibaiko bikoteak oso ondo jokatu zuen, eta nagusitadunez irabazi zuen. Partidako onena, bestalde, Salegi izan zen. Markina-Xemeingoak 22 urtez azpiko Munduko Txapelketa irabazi zuen iaz, eta goi mailako puntista dela erakusten dabil jokatzen duen bakoitzean. Kiniela ona jokatuta, baina irabazleen mailara iritsi barik, Alberdi eta Mazisidor sailkatu ziren bigarren postuan. Hirugarrenak Allberro eta Lekerika izan ziren, eta laugarrenak Urrutxua eta Arrien. Barikuan garaipena lortu ostean, Salegi kiniela txapelketaren liderra da. Markinarrak bi kiniela irabazi ditu eta bigarren postu bat lortu du. Bigarren postuan, bestalde, Alberdi sago. Etxebarriakoak be, bi kiniela irabazi ditu. Txikienak Zesta Punta eskolako puntista gazteenen kinielan, Aritz Arratibelek eta Urko Lekerikak irabazi zuten. Lehia estua izan zuten bigarren sailkatuagaz, baina azkenean nagusitzea lortu zuten. Txikienek be, ikuskizun edarra emon zuten.
Barikuetan Jai Alai kiniela txapelketaren laugarren funtzioan gertatu bezala, bosgarren funtzioa Lea Artibaiko puntistek irabazi zuten. Hain zuzen, Antxon Alberdi etxebarriarrarentzat eta Eñaut Salegi markinarrarentzat izan zen garaipena. Lea Artibaiko bikoteak oso ondo jokatu zuen, eta nagusitadunez irabazi zuen.
Partidako onena, bestalde, Salegi izan zen. Markina-Xemeingoak 22 urtez azpiko Munduko Txapelketa irabazi zuen iaz, eta goi mailako puntista dela erakusten dabil jokatzen duen bakoitzean.
Kiniela ona jokatuta, baina irabazleen mailara iritsi barik, Alberdi eta Mazisidor sailkatu ziren bigarren postuan. Hirugarrenak Allberro eta Lekerika izan ziren, eta laugarrenak Urrutxua eta Arrien.
Barikuan garaipena lortu ostean, Salegi kiniela txapelketaren liderra da. Markinarrak bi kiniela irabazi ditu eta bigarren postu bat lortu du. Bigarren postuan, bestalde, Alberdi sago. Etxebarriakoak be, bi kiniela irabazi ditu.
Txikienak
Zesta Punta eskolako puntista gazteenen kinielan, Aritz Arratibelek eta Urko Lekerikak irabazi zuten. Lehia estua izan zuten bigarren sailkatuagaz, baina azkenean nagusitzea lortu zuten. Txikienek be, ikuskizun edarra emon zuten.