Hirugarren postura arte bajatu da Gernika
Gernika Futbol Taldea hirugarren mailako hirugarren postura arte bajatu da, iragan domekan galdu ostean. Hain zuzen, 1-0 galdu zuen Alavesen bigarren taldearen kontra. Partida galduta, betokoek bi puntura dute lidergoa. Alavesek Javi Luances busturiarr...
Gernika Futbol Taldea hirugarren mailako hirugarren postura arte bajatu da, iragan domekan galdu ostean. Hain zuzen, 1-0 galdu zuen Alavesen bigarren taldearen kontra. Partida galduta, betokoek bi puntura dute lidergoa. Alavesek Javi Luances busturiarra fitxatu zuen duela gutxi, eta horrenbestez, talde ohira irabaztea lortu zuen Busturikoak.
29 jardunaldi jokatu ostean, gernikarrek 56 puntu dituzte, eta bi puntura dute Zalla liderra. Laudio bigarren sailkatuak, bestalde, 57 puntu ditu. Hala, hurrengo jardunaldian lidergoa laugarren biderrez berreskuratzeko aukera izango dute bertokoek.
Dena den, Gernika ezin da fidatu, asteburuan etxean galduz gero, play off postuetatik kanpora geratu baitaiteke bertoko taldea: Barakaldok 55 puntu ditu eta Beasainek 53. Sailkapen nagusiko lehenengo zazpi taldeen artean, bestalde, zazpi puntuko aldea dago bakarrik.